ETSk bigarren data iragarri du BECen, lehen kontzerturako 15.000 sarrera saldu ostean: 2025eko martxoaren 21a
2025eko martxoaren 22ko ‘20 urte ZURE ESKUTIK’ jairako tiketak sei orduan bukatu ziren. Bigarren datarako (martxoak 21) sarrerak abenduaren 19an izango dira salgai.
ETS
ETSk kontzertu data berri bat iragarri du: 2025eko martxoaren 21a (BECen), '20 urte ZURE ESKUTIK' jaiaren bezperan. Jairako 15.000 tiketak sei orduan agortu ziren.
Hala, martxoaren 22ko programazio oparoaz gozatzeko aukera galdu dutenek izango dute ETSren kontzertu erraldoi bat bizitzeko parada. Tiketak abenduaren 19an jarriko dira salgai (10:00etan), ETSren webguneanfitxa berri batean irekiko da.