11:34

gaztea

Internet

Sareetan ikusia: Selena Gomez eta Hailey Bieberren ‘plot twist’a, eta Amaia Monteroren aldeko elkartasuna

B. F. | EITB Media

Justin Bieberren emazteak eta bikotekide ohiak Museum Academy Galan egin dute topo. Argazkiaren argitalpenarekin, urteetan zehar sare sozialetan sustatu den ustezko etsaitasunaren polemika itxi dute.

  • Hailey Bieber eta Selena Gomez

    Hailey Bieber eta Selena Gomez. Argazkia: Tyrell Hampton

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Sare sozialek celebrity eta musikarien inguruko hainbat berri eman dizkigute asteburuan. Tartean, Selena Gomez eta Hailey Bieberren elkartzea eta Amaia Montero gipuzkoar abeslariaren inguruko polemika.

Lehenengoei dagokienez, Museum Academy Galan (Los Angeles, Kalifornia) egin dute topo. Tyrell Hampton argazkilariak elkartzearen argazkia publikatu ostean, irudiak sare sozialak aztoratu ditu. Izan ere, 2019tik hona, Selena eta Haileyren arteko etsaitasuna sustatu dute bataren eta bestearen zaleek, Justin Bieberrekin duten harremana tarteko. Bada, zaleen ustez, Hailey Bieber ezagutzea izan zen Justinek Selenarekin zuen harremana hausteko arrazoi nagusia.

Ustezko areriotasunak hainbat urte iraun duen arren, Haileyk gaiaren inguruko isiltasuna apurtu, eta honakoa aitortu du Call her daddy izeneko podcastean: Justin Bieberrekin duen harreman sentimentala artistak Selena Gomez utzi eta gero hasi zen.

Adierazpenok gutxi balira bezala, Museum Academy Galan ateratako argazkiarekin urteetako polemika itxi eta haterrak isilaraztea lortu dute bi emakumeek.

Amaia Monteroren selfiea

Aste honetan, Amaia Montero artistak sare sozialak aztoratu dituen selfiea igo du bi aldiz bere Instagramera. Argazkiak sekulako oihartzuna izan du, sare sozialetan ohikoa ez den itxura erakutsi baitu.

Argitalpenaren izenburuak eta artistak idatzitako erantzun aldrebesek zaleak kezkatu dituzte, baita musikari, aktore, influencer eta lagunak ere. Horietako askok animo mezuak idatzi dizkiote.

Azken orduetan, bi postetako bat ezabatu, eta bestelako edukiak publikatu ditu musikariak.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena