14:19

gaztea

Musika zuzenean

Bilbao BBK Live: Gazteako webgunean streaming bidez ikusgai egongo diren kontzertuak

B. F. | EITB Media

Kobetamendira joaterik ez dutenek, jaialdiaz zuzenean gozatzeko aukera izango dute Gaztearen webgunean. Ostegunetik igande goizaldera bitarte, Bilbao BBK Liveko hainbat kontzerturen jarraipena egingo dugu.

  • Bilbao BBK Live

    Bilbao BBK Live. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gazteak Bilbao BBK Livekin bat egingo du beste urte batez oholtza nagusietako hainbat kontzertu streaming bidez eskainiz. Uztailaren 7, 8 eta 9an Kobetamendin gertatzen ari dena zuzenean kontatuko dizugu Gaztean.

Kontzertuen seinalea emititzeaz gain, gure esatariak bertan izango dira, musikariak elkarrizketatu eta giroaren kronika egiten.

Nagusia, San Miguel eta Txiki oholtzetako zuzenekoak izango dira ikusgai arratsaldean hasi eta goizaldera arte.

Bat egiten duten kontzertuen kasuan, grabatu eta emisioan tarte bat dagoenean emitituko ditugu.

Gero, horietako asko Nahieran plataforman izango dira ikusgai.

Osteguna, uztailak 7

Lehen egunean, honako kontzertu hauek eskainiko ditugu: Depresión Sonora (17:45), Stella Donelly (18:25), Phoebe Bridgers (19:15), Ed Maverick (20:30), Zahara (grabatutakoa, 21:30), Nacho Vegas (21:30), Caribou (0:55) eta Mujeres (02:15).

Ostirala, uztailak 8

Bigarren egunean, honako hauek izango dira ikusgai: Shego (17:40), Nøgen (18:35), Verde Prato (grabatutakoa, 19:25), Lori Meyers (20:20), Supergrass (21:30), Chill Mafia (23:05), Ginebras (aurreko egunean grabatutakoa, 00:05) eta Dorian (02:00).

Azken egunean, Ezpalak (17:40), Cariño (18:25), Sen Senra (19:20), WOS (grabatutakoa, 20:10), Nathy Peluso (21:20) eta Carolina Duranteren (23:30) zuzenekoez gozatzeko aukera izango dugu.

Gaztearen saio berezia

Zuzeneko musikaz gain, Gazteak irratsaio berezia eskainiko du ostegunetik larunbatera, 20:30etik 21:30era. Ibon Fernandez, Maite Garmendia, Julen Idigoras eta Alain Perez Kobetamendiko zelaiaren erdigunean egongo dira, Bilbao BBK Liverako propio prestatutako setean.

Gonbidatuen elkarrizketak, festibaleko giroa eta ekitaldiari lotutako hainbat eduki eskainiko ditugu saio berezian. Hau ere streaming bidez ikusteko aukera izango da Gaztearen webgunean.

Uhin bidezko jarraipenaz gain, webgunean, YouTube, Instagram, TikTok, Twitter eta Facebook profiletan ere asteburuan zehar Kobetamendin gertatzen ari den guztia kontatuko dizuegu.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena