10:12

gaztea

Festibalak

Vulk, Merina Gris, Bulego eta ØDEI, EHZ Festibalean

B. F. | EITB Media

Aurtengo edizioa uztailaren 1etik 3rako asteburuan egingo da, Irisarrin. Dagoeneko salgai daude hiru eguneko bonuak, 45 euroren truke.

  • Merina Gris

    Merina Gris. Argazkia: @ekhi_alde

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EHZ Festibalak 26. edizioko karteleko izen berriak iragarri ditu. Vulk, Merina Gris eta Bulego taldeak eta ØDEI rap musikaria aurretik plazaratutako zerrendara gehitu dituzte, baita Delirium Tremens eta Joseba Tapia ere.

Hala, uztailaren 1etik 3ra Irisarrin egingo den jaialdiko musika programazioa hauek osatuko dute: Ibil Bedi, Niko Etxart, Ezpalak, Calling Marian, Fizt & Furiuz, Madelyn Ann, Eesah Yasuke, Amorante eta Gaitistaneko Orkestra. Jaialdiko antolatzaileek jakitera eman dutenez, aurretik hala iragarri zuten arren, KOKOKO! taldeak ez du aurtengo edizioan parte hartuko.

Festibaleko sarreren aurresalmenta martxan dago jada. Maiatzaren 25era arte, 45 euroren truke eskuratu daitezke tiketak, festibalaren webgunean. Jaialdian bertan, 55 euroko prezioa izango dute bonuek.

Musika programazioaz gain, mintzaldi eta mahai-inguruak egongo direla aurreratu dute EHZ Festibaleko antolatzaileek. Gainera, auzolanean egiten den ekitaldia den aldetik, "denona" denez eta "denon eskuekin" egiten dutenez, laguntzaile gisa parte hartzeko aukera dagoela gogorarazi dute.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena