10:00

gaztea

Musika

Bad Bunnyk disko berria aterako du eta telefono batera deituta lehen aurrerapenak entzun daitezke

B. F. | EITB Media

Puerto Ricoko artistaren album luze berriaren izena "Un verano sin ti" da. Artistak publikatutako telefonora deituta, 45 segundoko aurrerapena entzun daiteke.

  • Bad Bunny

    Bad Bunny. YouTubeko bideo batetik ateratako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bi urteren ostean, Bad Bunnyk disko luzea aterako du, "Un verano sin ti" titulupean.

Diskoa promozionatzeko modu bitxia asmatu du Puerto Ricoko artistak: bere auto bat salgai jarri du bigarren eskuko webgune batean, berarekin kontaktatzeko telefono zenbaki batekin batera.

Bertan agertzen den zenbakira deituta (001 (787) 417-8605), musikariaren album berriko abesti baten 45 segundoko aurrerapena entzun daiteke.

Bad Bunnyren seigarren lan luzea izango da "Un verano sin ti". Oraindik datu askorik ez dagoen arren, TikToken albumaren inguruko pistak eman ditu artistak.

Telefonora deituta zer entzuten den jakin nahi? Bideo honetan hainbat erabiltzaileren deiak bildu dituzte.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena