08:03

gaztea

Aste honetako sailkapena

Tones and Iren 'Dance Monkey' kantua, Top Gaztea zerrendaren lehen tokian

ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS

Bigarren dago Post Malone musikariaren 'Circles', eta hirugarren, Miley Cyrusen 'Slide Away'.

  • Tones and I

    Tones and I

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Tones and I australiarraren Dance monkey lanak jarraitzen du, bigarren astez, Top Gaztea zerrendaren lehen postuan. Bigarrenera egin du jauzi, bere aldetik, Post Maloneren Circles abestiak. Horiekin, Miley Cyrusen Slide Away kantuak osatu du podiuma, hirugarrenera iritsi baita. Ondoren, Xsakara rap-musikari bermeotarra dago laugarren, Gerlari kemenak proposamenarekin; Kygo eta Whitney Houstonen Higher love, bosgarren; eta Xatiro kokatu da seigarren, bigarrenetik lau postu galduta.

Amaia Romero nafarrak indarra galdu du aste honetan Quedará en nuestra mente piezak laugarrenetik zazpigarrenera egin baitu behera. Asteko igoera nabarmenena, berriz, Zetaken Pater Noster kantuak izan du, Top 10ean sartu baita, zortzigarrenean. Bestetik, bederatzigarrenean dago DJ Regarden Ride It. Azkenik, hamargarrenean geratu da Camila Cabello, Liar abestiari esker.

1.- TONES AND I: Dance Monkey

2.- POST MALONE: Circles

3.- MILEY CYRUS: Slide away

4.- XSAKARA: Gerlari kemenak

5.- KYGO ft. WHITNEY HOUSTON: Higher love

6.- XATIRO: Beldurrik gabe

7.- AMAIA: Quedará en nuestra mente

8.- ZETAK: Pater Noster

9.- DJ REGARD: Ride it

10.- CAMILA CABELLO: Liar

Zerrenda osoa, hemen.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena