10:38

Musika

Nobedadea

Izarok disko berria kaleratuko du 2020ko urtarrilean

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Lehen aurrerapen kanta plataforma digitaletan egongo da eskuragarri urriaren 25ean.

  • Izaro Andres. 'Limones en Invierno'

    Izaro Andres. 'Limones en Invierno'

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Izarok 2020ko urtarrilaren 31n aterako du disko berria: Limones en Invierno. Om eta Eason lanen arrakastaren ostean, hirugarren proiektua dakar urte berriarekin Mallabiko musikariak.

Aurrerapen abestia urriaren 25ean izango dugu eskuragarri plataforma digital guztietan. Orain kolorez, usainez, tenperaturaz eta kontraste kitzikagarriz betetako disko batekin datorrela azaldu du; egun eguzkitsuek argitzen dituzten argi zitrikoetatik neguko errekek estaltzen dituzten behe-lainoetaraino.

Autoekoizpenean eta autokudeaketan oinarrituta, Eason Espainiako diskorik salduenen zerrendaren 14. postura heldu zen, eta bederatzi aste eman zituen bertan.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena