10:09

Musika

Iraparpena

Patti Smith Azkena Rock Festivalen izango da

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Horrez gain, L7, Reverend Horton Heat eta The Steepwater Band ere Gasteizen izango dira 2020ko ekainaren 19an eta 20an.

  • Patti Smith Azkena Rock Festival 2020

    Patti Smith Azkena Rock Festival 2020

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Patti Smith abeslari mitikoa Gasteizen izango da 2020ko Azkena Rock Festival jaialdian. New Yorkeko artista izan da rock jaialdiak iragarritako lehen kartelburuetako bat. Poeta izanik, rock doinuak eta poesia uztartu ditu, estilo guztiz berezia landuz. Besteak beste, "Because the Night" arrakasta idatzi zuen Bruce Springsteenekin, eta XX. mendeko himnoetako bat bilakatu zen.

L7 grunge eta punk rock banda kaliforniarra ere iragarri dute antolatzaileek. Bestetik, Reverend Horton Heat, The Steepwater Band, The Steepwater Band eta The Faithless bandek beteko dute Social Distortionek eta Fu Manchuk zabaldu duten kartela.

Kanpalekua
Azkenik, jaialdiak jakinarazi duenez, kanpalekurako tokia erreserba daiteke jada, Azkena Rock Festivalen webgunean.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena