12:00

Musika

Azaroak 1 eta 2

Foals eta Floating Points, BIME LIVE jaialdiko azken iragarpenak

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

First Girl on the Moon eta Röyksopp DJ Set ere iragarri ditu jaialdiko antolakuntzak. Horrez gain, Goxo gunea eta kanpalekua aurkeztu ditu.

  • Foals

    Foals

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

BIME LIVE jaialdiaren kartela itxi duten izenak iragarri dituzte gaur. Hala, Foals, Floating Points, First Girl on the Moon eta Röyksopp DJ Set aurkeztu dituzte. Horrez gain, Goxo gunearen eta kanpalekuaren inguruko informazioa eman dute. Jaialdia azaroaren 1ean eta 2an izango da, BEC! aretoan.

Yannis Philippakis karismatikoa buru duen Foals talde britainiarrak, bandaren ibilbidearen errepasoa egiteaz gain, Everything Not Saved Will Be Lost proiektu arrakastatsua aurkeztuko du.

Foals taldearekin batera, izen gehiago ere iragarri dituzte, hala nola, Floating Points. Neurozientzian doktore eta ekoizle ospetsu den Sam Sepharden izen artistikoa da Floating Points. 2009. urteaz geroztik dabil jardunean, eta teknika bikaina lortu du estiloak nahasteko garaian. Röyksopp bikote norvegiarrak, bere aldetik, platerekin nola lan egiten duen erakutsiko digu BIME Live jaialdian. Juancar Parlange eta Eneko Cepeda bikotearen proiektu berria da First Girl on The Moon. Oso Polita zigiluarekin irailaren 27an argitaratuko duten Scars diskoa aurkeztuko dute BEC!en.

Goxo gunea

"Goxo gunea" trap, R&B, hip hop, dancehall eta reggaeton estiloko klub txikia da. Aurten bigarren edizioa izango du BIME LIVE jaialdian, iaz harrera oso ona izan ostean.

Besteak beste, La Mafia del Amor, Los Santos (Pxxr Gvng ohiak) eta Takers kolektiboetako kide Kaidy Cain arituko dira gunean, baita Coucou Chloe ekoizle, abeslari eta disko-jartzaile frantsesa ere. Halaber, Kamixlok ere hartuko du parte. Bala Club-en sortzaileetako bat da Kamixlo, eta genero-konbentzioak hankaz gora jartzen ditu, emo edo nu-metal estiloen iluntasuna reggaeton gogorrenarekin nahastuta.

Honako izen hauek osatuko dute Goxo guneko egitaraua: King Doudou, Branko, Topanga Kiddo, Atodamadre, David Atodamadre, Brat Star disko-jartzaile kanadarra.

Jamiroquai eta Kraftwerk

Dagoeneko iragarrita zeuden arren, Jamiroquai mitikoa eta Kraftwerk alemaniarrak BECen izango direla gogoratuko dugu. Amaia artista nafarra, Michael Kiwanuka, Brittany Howard eta Róisín Murphy ere BECeko agertokira igoko dira.

Kanpalekua

Antolatzaileek kanpalekua antolatu dute BEC! aretoan bertan, ostatu hartzeko hainbat aukerarekin: kanpina, glanpina eta erosotasun guztiak dituzten kapsula berriak.

BIME 2019

Azaroak 1, ostirala

FOALS / KRAFTWERK 3D / FLOATING POINTS Live / RÖYKSOPP dj set / AMAIA / MORGAN / PHANTOGRAM / AITOR ETXEBARRIA / DO NOTHING / FIRST GIRL ON THE MOON

Gaua: DAPHNI / PIONAL / COOPER SAVER

Goxo: KAYDY CAIN live/ COUCOU CHLOE Live/ KING DOUDOU/ KAMIXLO dj set

Azaroak 2, larunbata

JAMIROQUAI / BRITTANY HOWARD of Alabama Shakes / MICHAEL KIWANUKA / RÓISÍN MURPHY / CAROLINA DURANTE / THE DIVINE COMEDY / GLEN HANSARD / MARK LANEGAN BAND / BANPIRO MAITALEAK (Mursego + Amorante) / LOS ESTANQUES OMAGO

Gaua: HELENA HAUFF / PEARSON SOUND / PARK HYE JIN

Goxo: BRANKO Live/ BRAT STAR/ TOPANGA KIDDO/ ATODAMADRE

Eguneko sarrera: 50 € + gastuak 2 egunetako bonua: 85 € + gastuak. Salmenta:¿ BIMEren webgunean

BIME PRO 2019ko urriak 30, 31 eta azaroak 1 BEC! Bilbao

BIME PRO bonua: 80 € + gastuak BIME PRO + LIVE bonua: 110 € + gastuak. Salmenta: BIMEren webgunean

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena