10:05

Musika

Azaroak 1 eta 2

Kraftwerk 3D alemaniarrak, BIME Live jaialdiko lehen kartelburuak

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Amaia, Carolina Durante, Mark Lanegan, Aitor Etxebarria eta Banpiro Maitaleak ere iragarri ditu antolakuntzak.

  • Kraftwerk

    Kraftwerk

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kraftwerk alemaniarrak izango dira azaroaren 1 eta 2an BECen egingo den BIME Live jaialdiko kartelburuak. 3Dn egindako ikuskizuna aurkeztuko dute.

Amaia Romero 19 urteko abeslari gaztea ere han izango da, New Yorken bere lehen diskoa egiten ari dena.

Horiez gain, Carolina Durante ere BECen izango da azaroan. Laukote madrildarra indartsu sartu da musika-munduan, punk rock eta noise pop artean dabilen estiloa ardatz duela.

Mark Lanegan estatubatuarra bakarlari gisa egiten ari den lana aurkeztera etorriko da Euskal Herrira. Maiatzean aterako du disko berria, eta BIME LIVEn ezagutuko dugu.

Halaber, Aitor Etxebarria konpositore eta programatzailea Bilbon izango da disko berria aurkezteko; post-rock doinuak dakartza, agertoki minimalistekin eta ukitu eszentriko batekin. Amaitzeko, jaialdian izango dira Banpiro Maitaleak, Mursego eta Amorante elkartzearen emaitza.

Sarrerak salgai daude jaialdiko webgunean.

Bime Pro

Musika industriaren arloko Bime Pro jaialdiaren zazpigarren edizioa urriaren 30etik azaroaren 1era izango da, BECen.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena