Gaztea Dantzan | EITB Gaztea

Dantzan

08:40

Dantzan

Lehen fasea

Azken eguna 'Gaztea Dantzan' lehiaketan parte hartzeko!

Itziar Urdapilleta | EITB.EUS

Guztira, 5.000 euro banatuko ditugu saritan. Azaroaren 26an ekingo diogu bozketa-faseari.

  • Gaztea Dantzan

    Gaztea Dantzan

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gorputzari eragiten hasteko ordua iritsi da aurten ere Gaztean, abian da eta GAZTEA DANTZAN lehiaketa. Beraz, zure pasioa dantza egitea baldin bada, lagunekin edo bakarka, astearte gauerdira arte (azaroak 19). Gutxienez 30 segundoko iraupena duten koreografiak nahi ditugu.

Azpimarratzekoa da ez ditugula dantzari profesionalak bilatzen, gerria lotsarik gabe mugitzen duten eta ongi pasatzeko gogoa duten gazteak baizik.

Epaimahaia

Aurten, Itziar Ituño aktore basauriarrak hartuko du parte epaimahaikide gisa. Harekin batera, Ugaitz Alegria aktorea eta Iker Karrera dantza-irakaslea ere arituko dira epaile lanetan.

Epeak

Azaroaren 19ra arte jasoko ditugu zuen bideoak, eta bozketa-faseari ekingo diogu ondoren, azaroaren 26an. Hala, abenduaren 3ra arte, koreografia gustukoenen aldeko botoak eman ahal izango dituzue.

Irabazlea 'Dida' saioan jakinaraziko dute abenduaren 5ean bertan.

Sariak

Guztira, 5.000 euro banatuko ditugu saritan. Entzuleen saria eskuratzen duenak 1.000 euro jasoko ditu, Epaimahaiaren sariak 2.000 euro emango dizkio taldean egindako dantzaldi onenari, eta 1.000 euro izango dira bakarlari edo bikote onenarentzat. Break on Stage saria ere emango dugu aurten, eta Bilboko jaialdian parte hartzeko txartela emango diote lehiakide bati antolatzaileek; hautatua datorren urteko kartela osatzen duten taldeen artean egongo da. Azkenik, Dida Dantzan saria antolatu dugu 2019ko ediziorako. 1.000 euro emango dizkiogu Little Big talde errusiarraren "Skibidi" kantarekin egindako koreografia ahalik eta modurik umoretsuenean eta dibertigarrienean errepikatzen duen taldeari.

Oinarriak

Gaztea Dantzan lehiaketan parte hartu ahal izateko, zenbait baldintza bete behar dira. Hemen kontsulta ditzakezue oinarriak.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena