Oinarriak

GAZTEA DANTZAN

Zure pasioa dantza egitea da?

Koreografia ikusgarriak asmatzen dituzu lagunekin edo bakarka?

Artista hutsa al zara dantzarien bideoklipak grabatzen?30 segundoko iraupena duen koreografia bat eta irabazi GAZTEA DANTZAN lehiaketa! Guztira 5.000 euro daude aurten jokoan.

Parte hartzeko baldintzak eta prozedurak:

  1. Edozein bakarlarik, bikotek, taldek edo kuadrillak parte hartu ahal du: ikasle taldeek, kirol taldeek, kuadrillek, kultur taldeek...

  2. Parte hartzeko, talde, bikote edo bakarlari bakoitzak nahi adina BIDEO LAN aurkeztu ahal ditu.

  3. BIDEO LAN bakoitzak gutxienez 30 segundoko eta gehienez 4 minutuko iraupena duen koreografia bat izango du. Erakustaldi, txapelketa edota beste lehiaketa batzuetan grabatutako dantza bideoek ez dute finalera pasatzeko aukerarik izango.

  4. Edozein abesti erabili ahal izango da horretarako.

  5. BIDEO LANA bera baino gehiago baloratuko da dantzaren zailtasuna, originaltasuna, ikusgarritasuna…

  6. Bidaltzeko modua:

    Internet bidez igo beharko duzu bideoa,www.eitb.eus/eu/gaztea atarian sartuta.

  7. Kontuan izan GAZTEA DANTZAN lehiaketaren EGUTEGIA

    • Urriaren 21etik azaroaren 19ra bitartean jasoko ditugu Gaztearen webgunean baldintza guztiak betetzen dituzten bideoak.
    • Azaroaren 19tik aurrera, EPAIMAHAIAK lehen aukeraketa bat egingo du jasotako BIDEO LAN guztien artean.
    • Azaroaren 26an, jakitera emango dute zein BIDEO LAN aukeratu dituen epaimahaiak, eta abenduaren 3ra arte, botoa emateko aukera egongo da, www.eitb.com/eu/gaztea atarian.

    • Abenduaren 5ean, irabazlearen/irabazleen izenak emango dira ezagutzera, “DIDA” saioan.
  8. SARIAK:

    • Entzulearen saria: entzuleen boto gehien jaso dituen lanak 1.000 euroko saria jasoko du.
    • Epaimahaiaren saria: talde onenak 2.000 euroko saria jasoko du, eta bakarlari edo bikote onenak, berriz, 1.000 eurokoa.
    • BREAK ON STAGE saria: antolatzaileek Bilboko jaialdian parte hartzeko txartela emango diote lehiakideetako bati, 2020ko kartela osatzen duten taldeen artean egotea izango baita saria.
    • DIDA DANTZAN saria: 1.000 euro emango dizkiogu Little Big talde errusiarraren "Skibidi" kantarekin egindako koreografia ahalik eta modurik umoretsuenean eta dibertigarrienean errepikatzen duen taldeari.
    • *Baldintza hauek betetzen dituen lanik jaso ezean, ez lirateke sari guztiak emango.

  9. EPAIMAHAIAren osaketa

    Gaztea Dantzan lehiaketaren epaimahaia osatu dugu! Hauek aukeratuko dituzte epaimahaiak hautatuko dituen bi saridunak. Itziar Ituño, Iker Karrera, Ugaitz Alegria

    Gainerako sariei dagokienez: entzulearen saria botoen bidez hautatuko da, “DIDA” saioak saridun bat aukeratuko du, eta BREAK ON STAGE jaialdiaren antolatzaileek aukeratuko dute izen horien duen sariaren irabazlea. Bestea EPAIMAHAI BEREZIAK aukeratuko du!

  10. Gaztearen BIDEO LAN lehiaketan parte hartzeak arau hauek onartzea dakar. EITBk eskubidea izango du jasoko diren bideoak Internet bidez zabaltzeko edota irratian eta telebistan emateko.

  11. Datu pertsonalen tratamendua

    • Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoa betetzeko, ordezkariak eta parte-hartzaileek badakite eta onartu egiten dute lehiaketa honetan parte hartzeko ematen dituzten datu pertsonalak EiTBren fitxategi batean gordeta geratuko direla, oinarri hauetan jasota dagoen moduan kudeatzeko.
    • Oinarrietan zehazten da lehiaketan parte hartzeko zer datu pertsonal behar diren. Datu horiek eman nahi ez izateak lehiaketan parte hartu ezin izatea ekarriko du.
    • Parte-hartzaile bakoitzak lehiaketa honetan parte hartzeko eskatzen diren datu guztiak eman beharko ditu eta ADIN TXIKIKOEK guraso edo tutorearen baimena izan beharko du. Parte-hartzaile bakoitzaren ardura izango da lehiaketan parte hartzeko emandako datuak egiazkoak izatea.
    • Parte-hartzaileak antolatzaileen fitxategian sartu dituen datu pertsonalak zuzentzeko, ezeztatzeko edo horiek erabiltzeari uko egiteko eskubidea erabili ahalko du. Eskaera idatziz egin beharko du, gutun baten bidez. Gutunazalean “Gaztea Dantzan lehiaketa erreferentzia jarri eta, Nortasun Agiri Nazionalaren edo identifikatzeko balio duen beste agiri ofizialen baten kopia batekin batera, EITBko Gardentasun Zuzendaritzara bidali, Basurtuko Kaputxinoak 2, 48013 Bilboko helbidera.
  12. Gazteak bere esku izango du elementu iraingarriak dauzkaten bideoak lehiaketatik kanpo uzteko aukera.

  13. Gazteak oinarri hauek aldatzeko eskubidea izango du, eta, hala eginez gero, behar bezala jakinarazi beharko ditu.

  14. Lehiaketaren lurralde-eremua eta forua

    Lehiaketan zehar eta oinarri hauek interpretatu eta aplikatzetik inolako auzirik izanez gero, irabazleek eta parte-hartzaileek espresuki uko egingo diote horiei dagokien edozein forutara jotzeari eta Bilboko auzitegi eta epaitegietan hartzen diren erabakien mende geratuko dira.

Irratia zuzenean

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena