11:10

EiTB TALDEA

EITB, Batzen gaituen kultura

EITB Durangoko Azokaren babesle izango da

EITB Media

Eragile biek lankidetza hitzarmena sinatu dute Bilbon, hedabide talde publikoaren egoitzan. Euskal kultura sustatzeko bidean bat egin dute horrela.

  • Andoni Aldekoa eta Nerea Mujika

    Andoni Aldekoa eta Nerea Mujika

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EITB Durangoko Azokaren babesle izango da aurrerantzean. Eragile biek lankidetza hitzarmena sinatu dute Bilbon, hedabide talde publikoaren egoitzan. Durangoko Azokaren izenean Nerea Mujika Gerediaga elkarteko presidentea eta Beñat Gaztelurrutia koordinatzailea izan dira bilkuran, eta EITBren izenean Andoni Aldekoa EITBren zuzendari nagusiak parte hartu du.

Andoni Aldekoa eta Nerea Mujika

Andoni Aldekoa eta Nerea Mujika

Euskal kultura sustatzeko bidean bat egin dute horrela. Nerea Mujikaren esanetan, albiste pozgarria da Durangoko Azoka eta EITBren arteko hitzarmena. "EITB taldeari eskerrak eman nahi dizkiogu, babesletza honen bidez Durangoko Azoka indartu egingo delako. Izan ere, askotariko bidelagunak behar ditu azokak: sortzaileak, partaideak, herritarrak, erakundeak eta babesleak ere", azaldu du Gerediagako presidenteak.

EITBk ere atsegin handiz hartu du lankidetza eta Durangoko Azokako babesle bilakatzea. Andoni Aldekoak aliantza egonkor bat sinatzearen garrantzia eta "euskara eta euskal kulturaren herri adierazpen handian, gure presentzia handitzea", azpimarratu ditu. Gaineratu du, halaber, EITBren eginbeharra eta helburuetako bat dela Euskal Herrian gertatzen eta antolatzen diren ekitaldi garrantzitsu guztietan egotea.

Beñat Gaztelurrutiak balio garrantzitsua eman dio hitzarmenari. "EITBren babesletzari dagokionez, nabarmendu nahi dugu euskal kulturgintza bistaratzeko urrats garrantzitsua izango dela, nahiz eta jakitun izan Durangoko Azoka kulturgintza horren zati bat baino ez dela. Bide handia dugu egiteko zeregin horretan, eta urrats honek bidea erakusten digu".

Aurkezpenaren irudia

Aurkezpenaren irudia

EITBk Durangoko Azokaren berri emateko ahalegin berezia egingo du aurrerantzean. Irrati, telebista eta eremu digitaleko edukietan tarte handiagoa emango dio euskal kulturaren topaguneari, eta azokatik bertatik hainbat saio emitituko ditu.

Durangoko Azokak eta EITBk aurrez ere kolaborazioak landu izan dituzte, hala nola Biba Zuek! magazinean, Mihiluze lehiaketan edo EITBko irrati guztietako kultur tarteetan. Gainera, iaz BaDAbil podkasta jarri zuten martxan elkarrekin, sorkuntzaren ertz ugarien inguruan gogoetak pizteko helburuz. Go!azeneko lagunak ere urtero izaten dira Durangoko Azokan, eta EITBk kultur plaza hori baliatzen du estreinaldi bereziak egiteko. Kolaborazio horiek guztiak mantendu eta berriak sortuko dira, sinatu berri duten hitzarmena dela medio.

 

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena