13:09

EiTB TALDEA

Maiatzak 26

Ate irekien jardunaldia izango da ostegun honetan EITBn, prestakuntza praktikoan interesa duten ikasleentzat

EITB Media

Ikus-entzunezko Taldearen hedabideetan eskainitako 32 praktika-beken berri emango zaie Kazetaritzako, Ikus-entzunezko Komunikazioko, Publizitate eta Harreman Publikoko eta Arte Ederretako ikasleei.

  • Ate irekien jardunaldia datorren maiatzaren 26an EITBren beketan interesa duten ikasleentzat

    Ate irekien jardunaldia izango da EITBren beketan interesa duten ikasleentzat. Argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ostegun honetan, maiatzak 26, ate irekien jardunaldia egingo da EITBren Bilboko egoitzan, Komunikazio Taldeko hedabideetan prestakuntza profesionala jaso nahi duten Kazetaritzako, Ikus-entzunezko Komunikazioko, Publizitate eta Harreman Publikoko eta Arte Ederretako ikasleentzat.

2022/2023 ikasturtean unibertsitatean hirugarren eta laugarren mailan matrikulatutako ikasleei zuzenduta daude praktika hauek. EITBko prestakuntza-teknikariekin batera, EITBko profesional erreferenteek parte hartuko dute hitzaldian, 32 bekei eta baldintzei buruzko informazio zehatza emango da, eta, ondoren, bisita gidatua egingo da egoitzan.

Jardunaldira joan nahi dutenek mezu elektroniko bat bidali behar izan dute hautaketa@eitb.eus helbidera, gai honen inguruan honako hauek adieraziz: "Ate irekien jardunaldia", eta mezuaren gorputzean izen-abizenak eta NANa jarrita, maiatzaren 24a baino lehen.

Prestakuntza-praktika horiek EITBk Euskal Herriko Unibertsitatearekin (UPV/EHU), Deustuko Unibertsitatearekin eta Mondragon Unibertsitatearekin sinatutako akordioen arabera eskaintzen dira. 2022/2023 ikasturtean hala eskatzen duen beste edozein unibertsitatek ere aukera izango luke EITBrekin akordioa sinatu eta  euren ikasleei bekak eskaintzeko.

Prestakuntza praktiko horien helburua da ikasleak lan-mundura hurbiltzea eta etorkizuneko profesionalak prestatzea, ikus-entzunezko komunikabideen hainbat alorretan jardun dezaten behar dituzten gaitasunekin.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • EITB

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena