13:27

EiTB TALDEA

Airean Sariak

Euskadiko Irrati eta Telebista Profesionalen Elkartearen sei sari jaso ditu EITBk

EITB MEDIA

EITBren 40. urtemuga nabarmentzearekin bat, Xabier Lapitzek, Ane Irazabalek, Mikel Ayestaranek, Andrea Arrizabalagak eta "Nos Echamos a la Calle" saioak Airean saria jaso dute.

01:02
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aurten, Euskadiko Irrati eta Telebista Profesionalen Elkarteak EITBren 40. urtemugari aitortza egitearekin bat, EITBko hainbat profesional eta saio saritu ditu. Hartara, Xabier Lapitzek telebista aurkezlearen saria jaso du; Ane Irazabal eta Mikel Ayestaran korrespontsalen arloan saritu dituzte; Andrea Arrizabalagari eman diote telebista informatiboaren saileko saria; eta "Nos Echamos a la Calle" programak telebista saioaren sailean hartu du Airean saria.

Horrezaz gain, egun Estatuko telebistetan jarduten duten eta EITBko harrobikoak diren aurkezle entzutetsuen lana ere nabarmendu du "Airean"ek edizio honetan: Jorge Fernandez, Adela Gonzalez eta Ramon Garcia. Aurtengo sari sorta kirol irratigintzaren alorrean "La emoción del Bacalao" irratsaioak eta irrati zuzendaritzaren alorrean Floren Mancisidorrek osatu dute.  

Sari banaketa astelehen honetan izan da, Bilboko Carlton Hotelean.

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena