12:29

EiTB TALDEA

Arrauna

EITBk Euskotren Ligako patroi onenaren saria babestuko du

EITB Media

Emakumeek kirol munduan duten indarra eta presentzia bultzatzeko asmoz, EITB Mediak, besteak beste, arraunaren aldeko apustua egin du eta Euskotren Ligako patroirik onenak EITB Sariaren maillota jantziko du.

  • Joseba Urkiola, Andrea Astudillo eta Borja Rodrigo

    Joseba Urkiola, Andrea Astudillo eta Borja Rodrigo, sariaren aurkezpenean. EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EITBk Euskotren Ligako patroi onenaren saria emango du aurten eta, hala, Euskotren Ligako patroirik onenak EITB Sariaren maillota jantziko du. Emakumeek kirol munduan duten indarra eta presentzia bultzatzeko asmoz, EITB Mediak, besteak beste, arraunaren aldeko apustua egin du eta, EITBren 40. urteurrenean, patroirik onenari emango zaion saria babestuko du Euskal Irrati Telebistak.

Andrea Astudillo Arraun Lagunak elkarteko patroia eta Borja Rodrigo Traineru Ligako presidentea EITBren Bilboko egoitzan izan ziren maiatzaren 8an, Joseba Urkiola EITB Mediako kirol zuzendariarekin batera, maillot berriaren aurkezpenean.

M8aren bat eginez, Andrea Astundillok emakumeen arraunaren alde lan egiten jarraitzearen beharra aldarrikatu zuen. "Aurrera pausoak egon dira, handiak izan dira, baina oraindik bidearen hasiera hasieran gaude", esan zuen.

Geroz eta indar handiagoa hartzen ari den emakumezkoen arraunarentzat urte estrategikoa da hau, lau trainerutik zortzira pasatuko baita hurrengo urtean. Euskotren ligak 14 urte beteko ditu eta EITBren sariak eta estropada kopurua handiagoak bultzada emango diote denboraldiari, Borja Rodrigok berak azpimarratu zuenez.

EITB Saria

EITB Sariaren maillota

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena