15:50

EiTB TALDEA

EITB Taldea

EITB Musika irratiak 20 urte bete ditu

EITB Media

Urtemugaren harira, Entzun nire irratian izeneko kanta sortu dute eta bideo berezi bat grabatu dute euskal gizarteko zenbait eragilerekin.

1:05
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EITB Musika irratia sortu zela 20 urte bete dira aurten eta urtemuga berezi hori ospatzeko, Entzun nire irratian izeneko kanta sortu dute eta bideo bat grabatu dute euskal gizarteko eragile eta protagonisten laguntzarekin. Jon Garaño zinemagilea, Pello Lizarralde idazlea, Irma Hoffren dantzaria, Maddalen Marzol perfume bilatzailea, Felix Zubia medikua, Agurtzane Elordui irakaslea, Iker Karrera mendi lasterkaria, Nadeth Agirre arraunlaria, eta Niko Etxart, Miren Zeberio, Enrike Solinis eta Elena Setien musikariak ageri dira bideoan, kantaren letrak dioen bezala, "Kantu baten bila nabil…". 

Izan ere, bi hamarkada hauetan EITB Musika herritarren kantua bilakatu da; hautaketa zaindu eta askotarikoa eskainiz, musikaren konpainia atsegin duten herritarren kanalik gustukoena. Gaur egungo musika eta dagoeneko klasiko bihurtu diren kantak entzun ditzakegu, bertsio ezberdinetan. Estilo guztiei egiten diete tartea: euskal musika, blues, jazz, country, rhythm and blues, rock and roll, gospel, soul eta baita musika klasikoa ere. 

Hain justu, musika klasikoari arreta berezia eskaintzen dio EITBko irrati kanalak sortu zenetik. Batetik, "Klasikoak EITBn" ordubeteko saioa eskaintzen du egunero, 21:00etan. Bestetik, Donostiako Musika Hamabostaldiko dozena bat kontzertu inguru grabatzen eta eskaintzen ditu urtero irailean. 

EITB Musika irratian, eitb.eus-en eta EITB Nahieran aplikazioan entzun dezakegu. Halaber, webgunean zuzeneko irratiaren programazio taula eta azken orduan jarritako abestiak kontsultatu ditzakegu.

 

 

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena