17:12

EiTB TALDEA

EiTB Bekak

EiTBk unibertsitateko ikasleentzako bekak eskaintzen ditu

ERREDAKZIOA

EiTB Taldea

2019/20 ikasturtean, prestakuntza praktikoa ETBn eta Eusko Irratian egiteko aukera eskaintzen die EiTBk 4. mailako ikasleei.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal Irrati Telebistak Euskal Herriko Unibertsitatearekin (UPV/EHU), Deustuko Unibertsitatearekin eta Mondragon Unibertsitatearekin (HUHEZI) sinatu dituen hitzarmenen ondorioz, 2019/2020 ikasturtean prestakuntza praktikoa Euskal Telebistan eta Eusko Irratian egiteko aukera ematen die EiTBk unibertsitate horietako ikasleei.

 

Prestakuntza praktiko horren helburua ikasleak lan mundura hurbiltzea da. Horretarako, enpresan egiten den eguneroko lana ezagutu ahal izango dute bekadunek, eta horrez gain, aukeratutako lanbidean aritzeko beharrezko diren ezagutzak, trebetasunak eta abileziak, bai eta gaitasun osagarriak (lantaldean aritzea, ardura...) ere erakutsiko dizkiete. Izan ere, gaur egungo produkzio-sektorean lan egiteko ezinbestekoa da arlo horietan trebatzea.

Prestakuntza praktikoa 4 eta 6 hilabete artekoa izango da, eta bekadunek 300 euro jasoko dituzte hilero.

Aukeratutako ikasleak honako arlo hauetan arituko dira:

Euskal Telebistan: Kiroletako erredakzioan.

Eusko Irratian: Euskadi Irratia, Euskadi Gaztea, Radio Euskadi zein Radio Vitoria irratietako erredakzioetan.

Prestakuntza praktiko hori jaso nahi duten ikasleek bete beharreko baldintzak honako hauek dira:

-          Elebidunak izan behar dute (euskara -C2 eta gaztelania).

-          2019/2020 ikasturtean 4. mailan matrikulatuta egon behar dute, jarraian aipatzen diren ikasketetan:

EHUko Kazetaritza edo Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradua.

Deustuko Unibertsitateko Komunikazio Gradua

Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa Gradua (HUHEZI).

Izena eman nahi duten ikasleek orri hau bete eta hautaketa@eitb.eus helbidera bidali beharko dute. Gaia atalean, "EiTB bekak" jarri behar da. Halaber, dagokion fakultateko idazkaritza edo dekanotzara jo dezakete. Epea 2019ko abenduaren1 7an amaituko da.

Beka hauen inguruko informazio guztia (hautaketa prozesuak, datak...) web orri honetan (www.eitb.eus) argitaratuko dugu.

 

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena