09:35

EiTB TALDEA

BEKAK

EiTBk bekak eskaintzen dizkie Kazetaritza eta Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleei

2018/2019 ikasturtean prestakuntza praktikoa ETBn, Eusko Irratian eta Eitbnet-en egiteko aukera ematen die Euskal Irrati Telebistak Kazetaritza eta Ikus-entzunezko Komunikazioko 4. mailako ikasleei.

  • EiTB, bekak

    EiTB, bekak

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal Irrati Telebistak Euskal Herriko Unibertsitatearekin (UPV/EHU), Deustuko Unibertsitatearekin eta Mondragon Unibertsitatearekin (HUHEZI) sinatu dituen hitzarmenen ondorioz, 2018/2019 ikasturtean prestakuntza praktikoa Euskal Telebistan, Eusko Irratian eta Eitbnet-en egiteko aukera ematen die EiTBk unibertsitate horietako ikasleei.

Prestakuntza praktiko horren helburua ikasleak lan mundura hurbiltzea da. Horretarako, enpresan egiten den eguneroko lana ezagutu ahal izango dute bekadunek, eta, horrez gain, aukeratutako lanbidean aritzeko beharrezko diren ezagutzak, trebetasunak eta abileziak, bai eta gaitasun osagarriak (talde-lana, ardura...) ere erakutsiko dizkiete. Izan ere, gaur egungo produkzio-sektorean lan egiteko ezinbestekoa da arlo horietan trebatzea.

Prestakuntza praktikoa 4 eta 6 hilabete artekoa izango da, eta bekadunek 300 euro jasoko dituzte hilero.

Aukeratutako ikasleak honako arlo hauetan arituko dira:

Euskal Telebistan: Albistegietako, Kiroletako edo Programetako erredakzioan

Eusko Irratian: Euskadi Irratia, Gaztea, Radio Euskadi zein Radio Vitoria irratietako erredakzioetan

Eitbnet-en: eitb.eus webguneko erredakzioan

Prestakuntza praktiko hori jaso nahi duten ikasleek bete beharreko baldintzak honako hauek dira:

- Elebidunak izan behar dute (euskara-gaztelania)

- 2018/2019 ikasturtean 4. mailan matrikulatuta egon behar dute, hauetakoren bat ikasten:

EHUko Kazetaritza edo Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradua

Deustuko Unibertsitateko Komunikazio Gradua

Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa Gradua (HUHEZI)

Izena eman nahi duten ikasleek orri hau bete eta hautaketa@eitb.eus helbidera bidali beharko dute. Gaia atalean, "EiTB bekak" jarri behar da. Halaber, dagokion fakultateko idazkaritza edo dekanotzara jo dezakete. Epea 2018ko azaroaren 28an amaituko da.

Beka hauen inguruko informazio guztia (hautaketa prozesuak, datak...) www.eitb.eus web orrian argitaratuko dugu.

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena