19:28

eguraldia

IRAGARPENA

Giro hodeitsua eta nabarmen freskoagoa espero da datorren asterako gurean

T. S. J. | EITB MEDIA

Astelehenetik ostegunera arte gutxienez 20º-tik beherako tenperaturak espero dira, eta euri txikia bota dezake kantaurialdean.

  • Hainbat lagun Ondarroako portutik paseatzen. Argazkia: Itziar Alberdi

    Hainbat lagun Ondarroako portutik paseatzen. Argazkia: Itziar Alberdi

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Azken egunetako beroa eta udako giroa atzean utziko ditugu datorren astean, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren iragarpenaren arabera, eguraldi-aldaketa datorrelako. Astelehen honetatik aurrera, eta ostegunera arte gutxienez, nabarmen jaitsiko dira tenperaturak Euskal Herri osoan. Oro har, maximoak 20º-tik beherakoak izango dira. Horrekin batera, hodeiak nagusituko dira, eta euri txikia bota dezake kantaurialdean.

Giro hodeitsu eta freskoari eutsiko diogu gutxienez ostegunera arte. Hortik aurrera, tenperaturak goranzko joera hartuko du, eta astebururako atertzea eta giro goxoagoa espero da.

Gaurko iragarpena

Gaur, berriz, beroa hizpide izaten jarraitu dugu. Dena dela, barnealdeko tenperatura maximoak bizpahiru gradu jaitsi dira, eta arratsalde-gauean ekaitzak ekar ditzaketen bero-hodeiak garatuko dira eguerditik aurrera.

Haizea izan da gaurko protagonista, izan ere, abisu horia ezarri dute galernagatik 15:00etatik 19:00ak arte. Euskalmetek neurtu duenez, 78,3 km/h-ko haize-boladak izan dira Almiken (Bermeo), 76,9 km/h-koak Matxitxakon eta 75,1 km/h Punta Galean.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena