18:34

eguraldia

Eguraldiaren iragarpena

Ekaitzak uholde txikiak eta ur-putzuak eragin ditu Gipuzkoan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Abisu horia galernagatik indarrean egon da 14:00etatik 18:00ak arte. Donostialdean zaparrada trumoitsuak eta oso handiak, tarteka txingorrarekin, utzi ditu ekaitzak. Haize aldaketaren ondorioz, 50 km/h-ko haize-ufadak neurtu dira Santa Clara uhartean, eta tenperatura 9º jaitsi da ordu erdian.

01:28
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Igande arratsalde honetarako galernagatik ezarritako abisu horiak iragarri bezala, ekaitza Gipuzkoako kostaldera iritsi da azkenean. 17:00ak aldera Donostialdean zaparrada trumoitsuak eta oso handiak izan dira, tarteka txingorrarekin. EITB mediak jakin ahal izan duenez, zaparradek uholde txikiak eta ur-putzuak eragin dituzte Gipuzkoako errepide sareko hainbat puntutan, tartean, Donostia, Lasarte, Pasaia eta Usurbil udalerrietan.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ur-putzuak daude GI-20an, Aieteko tunelean eta GI-40, Industrialdea 27n (biak Donostian); AP-8an, Aritzeta tunelean, Usurbilen; N-1ean, Lasarten; eta Ulia Pasealekuan, Pasaian. Herri Lanetarako beharginak lanean dabiltza ura kentzeko.

Gainera, haize aldaketaren ondorioz, 50 km/h-ko haize-ufadak neurtu dira Santa Clara uhartean eta Matxitxakon, eta tenperatura 9º jaitsi da ordu erdian Mutrikun. Euskalmetek iragarri duenez, zaparradek bere horretan jarraituko dute Gipuzkoako ekialdean, besteak beste, Usurbilen.


Goizean 30 gradurainoko tenperaturak izan dira euskal hiriburuetan. Arratsaldean, berriz, aldaketa etorri da. Haizearen norabidea aldatu da, mendebalde/ipar-mendabaldera, tenperaturak nabarmen jaitsita. Galernagatik ezarritako abisua indarrean egon da 14:00etatik 18:00ak arte. Gainera, arratsalde-gau aldera zaparradaren bat bota dezake, han-hemenka.

Atzo zaparrengatik abisu horia egon zen indarrean EAEn. Euskalmetek neurtu zuenez, 20,2 litro metro karratuko pilatu ziren Muxikan ordu batean, eta 104 km/h-ko haize-boladak izan ziren Urruñan.

 

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena