Teknologia -

sare sozialak

Instagram erabiltzaileen adina egiaztatzen hasiko da

Astelehenetik aurrera, adina aldatu nahi izatekotan, bideo selfie edo identifikazio dokumentu bat erabili beharko da.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Instagram erabiltzaileen adina egiaztatzen hasiko da. Metak adierazi duenez, erreminta berriak erabiliko dituzte horien benetako adina zein den jakiteko. Identifikazio dokumentu bat, bideo identifikazioa edo selfie bat erabiliko dute hori jakiteko. Sare sozial horretan, gutxiengo adina 14 urtekoa da, eta hori bermatzea da helburua.

Tara Hopkins Instagrameko Politika Publikoetako zuzendariak adierazi duenez, beraientzat garrantzitsua da erabiltzaileen adina jakitea horien segurtasuna bermatu ahal izateko, eta ikusten duten edukia horien adinerako egokia izateko. Gainera, gehitu du industriarentzat erronka handia dela.

Bi modu edukiko ditu erabiltzaile batek bere adina egiaztatzeko:

- Identifikazio dokumentu batekin: NANaren edo gidabaimenaren argazki bat erabili daiteke adina egiaztatzeko. Instagramek adierazi du argazki hori 30 egunez gordeko dela "era seguruan". Epea bukatzean, Europa Pressi bidalitako prentsa oharrean esan zuten bezala, irudi hori suntsitzea bermatu dute.

- Bideo selfie batekin: "Yoti" enpresak garatutako teknologia bati esker erabiltzailearen aurpegia grabatuko da, eta horren adinaren estimazio bat egingo da. Sistema honek ez du erabiltzailearen identitatea ez izena gordetzen, eta, behin adina egiaztatuta, bideo hori ezabatuko da.

Hopkinsen arabera, "aurrerapauso garrantzitsua da" hori egitea, eta Yoti enpresaren laguntza nabarmentzekoa dela esan du: "Adina egiaztatzeko teknologia eraginkorra eraikitzen ari da, eta, aldi berean, pribatutasuna mantentzen ari da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sare sozialak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Instagram albisteak