Teknologia -

TEKNOLOGIA BERRIAK

Adineko pertsonak eta .eus domeinuaren eskaeraren 10 urteak, giltzarriak Interneten Nazioarteko Egunean

PuntuEUS Fundazioak 10 urte beteko ditu .eus domeinuaren eskaria aurkeztu zuenetik ICANN erakundearen aurrean.

Biztanleriaren % 20k arazoak ditu. EITB Mediaren bideo batetik ateratako artxiboko argazkia.
Biztanleriaren % 20k arazoak ditu. EITB Mediaren bideo batetik ateratako artxiboko argazkia.
Biztanleriaren % 20k arazoak ditu. EITB Mediaren bideo batetik ateratako artxiboko argazkia.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maiatzaren 17an Interneten Nazioarteko Eguna ospatzen da eta aurten adineko pertsonak dira protagonista nagusiak. Gainera, astearte honetan, PuntuEUS Fundazioak efemeride bat gogoratuko du: 10 urte bete dira .eus domeinua eskatu zuenetik.

Espainiako Estatuan, bederatzi milioi pertsonak baino gehiagok (biztanleriaren % 20) dituzte teknologiak ulertzeko arazoak. Pandemiaren ondorioz, teknologia berrien erabilera areagotu egin da, eta egunerokotasuneko kudeaketak egiteko beharrezko tresna bihurtu da.. Pandemiaren ondorioz, teknologia berrien erabilera areagotu egin da, eta egunerokotasuneko kudeaketak egiteko beharrezko tresna bihurtu da.

Horregatik, Espainiako Estatuko hainbat enpresa, instituzio eta erakundek agiri eta dekalogo bat plazaratu dute "adineko pertsonei teknologia digitaletarako sarbidea eta erabilera errazteko". Dekalogo horretan, teknologia digitalen irisgarritasunerako eta oztoporik ez izateko legezko betebeharra gogorarazten duten neurriak jasotzen dira.

Halaber, aurten, Internet Egunean, PuntuEUS Fundazioak ICANN Izen eta Zenbakien Esleipenerako Interneteko Korporazioari .eus domeinuaren eskaria bidali zionetik 10 urte igaro direla gogoratuko du. Fundazioak azken 10 urteei begiratuko die; 10 urte hauetan .eus domeinuak egin duen bideari eta Internetek berak izan dute bilakaerari.

.eus domeinua 92 aitzidarirekin abiatu zen 2014ko ekainean, eta, gaur egun, 13.000 domeinu baino gehiago daude erregistratuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskarari buruzko berriak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Zibererasoak Adinekoak