Teknologia -

INFORMATIKA

Zortzi karaktere baino gutxiagoko pasahitzak ordubetean deszifratu daitezke

Hamabi karaktere baino gutxiagoko pasahitzak berehala hackeatu daitezke, zenbakiak soilik badituzte, edo letra xehez soilik osatuta badaude. Pasahitzaren hamabi karakterek maiuskulak, minuskulak, zenbakiak eta sinboloak konbinatzen badituzte, 3.000 urte beharko dira pasahitza argitzeko.

Ordenagailuko teklatua. Argazkia: Pixabay.
Ordenagailuko teklatua. Argazkia: Pixabay.
Ordenagailuko teklatua. Argazkia: Pixabay.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zortzi karaktereko pasahitzak ordubete baino gutxiagoan deszifratu ditzakete hackerrek. Aldiz, pasahitzaren hamabi karaktereek maiuskulak, minuskulak, zenbakiak eta sinboloak uztartzen badituzte, 3.000 urte beharko dituzte pasahitza argitzeko. Hala ohartarazi du Jordi Serrak, Kataluniako Unibertsitateko informatikako irakasleak, astelehen honetako Pasahitzaren Nazioarteko Egunaren harira.

Hive Systems segurtasun zibernetikoko enpresak berriki egindako ikerketa baten arabera, hamabi karaktere baino gutxiagoko pasahitzak berehala deszifratu daitezke, betiere zenbakiak soilik badituzte, edo letra xehez osatuta badaude.

Serra irakaslearen arabera, pasahitzek hamar karaktere baino gehiago izatea komeni da. Hala ere, bere hitzetan, pasahitza hiztegian aurkitu daitezkeen hitzetatik sortzen bada, erabilitako hitzaren luzera ez da oso garrantzitsua. Informatikako tresna batzuek hitz ezagunen konbinazioak probatu ditzazkete,  datak gehituz, eta letren eta zenbakien konbinazioak sortuz.

Bestalde, NordPass izeneko azterketak azaltzen duenez, Espainiar Estatuko zenbaki-konbinazio ohikoena 12345 da, eta ondoren, 123456 eta 123456789. Ikerketa horren arabera, 10. posizioan "Bartzelona" dago, 16. posizioan "Alejandro", eta 18. posizioan, "tequiero". Gainera, futbol talde gogokoenaren izena erabiltzea ere ez da aukera ona, gehien erabiltzen diren pasahitzen zerrendaren bosgarren postuan agertzen baita toki batzuetan.

Munduan gehien erabiltzen diren pasahitzen artean, ordenagailuaren teklatuko lehen letra-ilara, "qwerty", laugarren lekuan dago. Zerrendako hurrengo postuan "password" aurkitu daiteke (ingelesez, pasahitza).

Irakasleak identifikazio metodo bat baino gehiago erabiltzea gomendatzen du. Adibidez, mugikorrera heltzen den kode bakarra erabiltzea, pasahitzarekin batera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Internet gaur