Teknologia -

Sare Sozialak

WhatsAppek ezegonkor jarraitzen du bart izandako etenaldiaren ostean

Osteguneko 22:30 eta 23:30 bitartean, mezularitza zerbitzuak konexio arazoak izan zituen zerbitzariarekin eta, hortaz, mezuak bidali eta jasotzeko.

WhatsAppeko arazoak mundu osoan zehar izan ziren. Argazkia: EITB MEDIA
WhatsAppeko arazoak mundu osoan zehar izan ziren
WhatsAppeko arazoak mundu osoan zehar izan ziren. Argazkia: EITB MEDIA

I.G. | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

WhatsApp munduan gehien erabiltzen den mezularitza zerbitzuak egonkortasun arazoak izaten jarraitzen du gaur goizean, tarteka, bart mundu osoan izandako etenaldiaren ondotik.

Osteguneko 22:30 eta 23:30 bitartean, mezularitza zerbitzuak konexio arazoak izan zituen zerbitzariarekin eta, hortaz, mezuak bidali eta jasotzeko. Halere, arazoak ez zituzten erabiltzaile guztiek somatu.

DownDetector plataforma eta euskarri digitalen arazoak jasotzen dituen webgunearen arabera, WhatsAppeko arazoak mundu osoan zehar izan ziren atzo.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia WhatsApp Sare sozialak Telefonia mugikorra Gizartea Eguneko albisteak Albisteak