Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Calviño-Urkullu bilera, Bizkaiko Metalgintzan akordioa eta kontrol saioa Legebiltzarrean

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Eusko Legebiltzarra, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Eusko Legebiltzarra, artxiboko irudi batean
Eusko Legebiltzarra, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, otsailak 3, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Nadia Calviñoren eta Iñigo Urkulluren arteko bilera: Europako Funtsak hizpide hartuta bilduko dira gaur Iñigo Urkullu eta Nadia Calviño. Lehendakariak eskatutako premiazko bilera eguerdian egingo da, Ajuria Enean. Espainiatik agindutako kogobernantza betetzea eta Europako Funtsen inguruko erabakietan Jaurlaritzaren eta hiru foru-aldundien parte-hartze handiagoa eskatuko ditu Urkulluk. 

- Bizkaiko Metalgintzaren akordioa: Gaur sinatuko dute Bizkaiko Metalgintzako gehiengo sindikalak eta FVEM patronalak Bizkaiko Metalgintzako hitzarmenaren aurreakordioa, joan den asteazkenean Eusko Jaurlaritzaren proposamena babestu ondotik. 

- Urteko lehen kontrol saioa Legebiltzarrean: Urteko lehen kontrol saioa izango da gaur Legebiltzarrean. eitb.eus-en zuzenean jarraitu ahal izango da, hemen

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Azken albisteak Urkullu Eusko Legebiltzarra bideoak Espainiako Gobernua albisteak Gizartea albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Metalgintza albisteak EBZ