Politika -

TRANS LEGEA

Trans Legea onartu du Espainiako Kongresuak, Carmen Calvo sozialistaren abstentzioarekin

188 diputatuk alde bozkatu dute, 150ek kontra eta zazpi abstenitu egin dira. Orain, Senatuak eman beharko dio argi berdea, indarrean sartu ahal izateko. Legeak 16 urtetik aurrera genero autodeterminazioa aitortzen du.

Trans kolektiboko kide batzuk gonbidatu dituzte ganberara, eta horrela ospatu dute onarpena. EFE
Trans kolektiboko kide batzuk gonbidatu dituzte ganberara, eta horrela ospatu dute onarpena.
Trans kolektiboko kide batzuk gonbidatu dituzte ganberara, eta horrela ospatu dute onarpena. EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken hilabeotan Espainiako Gobernuko bazkideen artean —PSOE eta Unidas Podemos— hainbeste tirabira eragin dituen Trans Legea azkenean gaur onartu du Diputatuen Kongresuak. PPk, Voxek eta Ciudanosek kontra bozkatu dute, eta Carmen Calvo sozialistak ere, abstentziora jo du, alderdiaren boto diziplina hautsita. Hiru hilabete baino gehiago iraun du legearen tramitazioak Behe Ganberan.

Calvo PSOEko diputatua hasieratik agertu da legearekiko oso kritiko, bereziki, genero autodeterminazioari dagokion atalarekin eta horrek emakumeen eskubideengan izan ditzakeen ondorioekin.

"Trans Lege bat izatearekin ados nago, baina ez lege honekin", esan du gaur, bozketa amaitu berritan, non boto diziplina hautsi du bere abstentzioarekin. Horregatik, Calvok 600 euroko balizko zehapenari aurre egin beharko dio. Gainera, beste parlamentari sozialista batzuk eserita eta txalorik jo gabe egon dira.

PSOEk hainbat zuzenketa aurkeztu zizkion legeari, adingabeen autodeterminazioa mugatzeko eta trans pertsonen bihurtze prozesua zorrozteko, baina batzordean ez zuen talde bakar batek ere bere ekimenen aldeko botorik eman, eta azkenean erabaki zuen proposamen horiei ez eustea osoko bilkuran legea eztabaidatzeko.

Testuak, orain, Senatuko tramite fasera igaro beharko du, eta onartzen du pertsonaren borondatea dela baldintza bakarra erregistroan sexua aldatzeko; 16 urtetik beherakoen eta 14 urtetik gorakoen kasuan, berriz, gurasoekin edo tutoreekin joan beharko dute. 14 urte baino gutxiago eta 12 baino gehiago dituztenean bakarrik izango da beharrezkoa epaile baten esku-hartzea erregistro-aldaketarako.

12 urtetik beherakoek ezin izango dute sexua aldatu erregistroan, baina bai izena NANean.

Konbertsio-terapiak debekatzen ditu, lesbianei, bisexualei eta transei ugalketa laguntzeko teknikak erabiltzeko aukera izatea bermatzen die, eta lesbianen eta bisexualen seme-alaben filiazioa onartzen du, ezkonduta egon beharrik gabe.

Bestalde, besteak beste, trans pertsonak gizarteratzeko estatu-estrategia bat aurreikusten du, kolektibo horren aldeko neurriekin, lan-arloan, hezkuntzan edo etxebizitzan, esaterako.

Irene Montero Berdintasun ministroa eta Unidas Podemoseko diputatuak Behe Ganberatik atera dira kalera, Kongresuko eskaileretan zain zituzten 50 pertsona baino gehiagoren txalo artean. LGTBI eta trans banderekin eta bengalak jaurtiz, kolektiboek harrera egin diote ministroari argazkia atera aurretik.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua albisteak Prentsa digitalaren azken orduko LGTBI+ albisteak