Politika -

Udal eta foru hauteskundeak

Elixabete Etxanobe eta Juan Mari Aburto berretsi ditu EAJk Bizkaiko eta Bilboko hautagaiak izateko

Gainera, Bizkaiko EAJren Herrialde Batzarrak Ana Otadui aukeratu du hurrengo Batzar Nagusietako balizko presidentea izateko.

Elixabete Etxanobe, EAJren Bizkaiko ahaldun nagusia izateko hautagaia.
Elixabete Etxanobe, EAJren Bizkaiko ahaldun nagusia izateko hautagaia.
Elixabete Etxanobe, EAJren Bizkaiko ahaldun nagusia izateko hautagaia.

M. D. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJren Bizkaiko Herrialde Batzarrak Elixatebe Etxanobe eta Juan Mari Aburto aukeratu ditu, hurrenez hurren, Bizkaiko ahaldun nagusia eta Bilboko alkatea izateko hautagai bezala. Batzar berean, Bizkaiko jeltzaleen batzarrak Ana Otadui hautatu du Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenterako.

Bizkaiko Herrialde Batzarrak, beraz, oniritzia eman die ahaldun nagusia izateko hautagaia zerrendaburu duen Durango-Arratiako listari, baita Otadui lehen postuan duen Bilboko barrutiko zerrendari ere.

Era berean, Bilboko EAJren hamahiru Uri Erakundeek konfiantza osoa eman diote Juan Mari Aburto egungo alkateari, 2023ko maiatzaren 28ko hauteskundeetan hautagaia izateko Bizkaiko hiriburuan, hirugarren aldiz jarraian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika EAJ-PNV Bizkaia Zer gertatu da gaur Bizkaian? Hautagaiei buruzko albisteak Juan Maria Aburto Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak 2023 Eae-ko udal eta foru hauteskundeak Elixabete Etxanobe azken ordukoa