Politika -

Hauteskundeak

Garbiñe Ruiz, Ana Viñals eta Victor Lasa, Podemos Euskadiren alkategaiak Gasteizen, Bilbon eta Donostian

Aldundietarako, berriz, Miren Echeveste (Gipuzkoa), Eneritz de Madariaga (Bizkaia) eta David Rodriguez (Araba) izango dira zerrendaburuak, primarioetan hala erabakita.

Gasteizko udaletxea. Argazkia: Efe
Gasteizko udaletxea. Argazkia: Efe
Gasteizko udaletxea. Argazkia: Efe

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Garbiñe Ruiz, Ana Viñals eta Victor Lasa izango dira Podemos Euskadiren zerrendaburuak Gasteizko, Bilboko eta Donostiako Udaletarako, primarioetan hala erabakita, alderdi moreko iturrietatik jakinarazi dutenez.

Ostiral honetan, azaroaren 4an, amaitu da primarioen prozesuan parte hartzeko aukera, eta itxi dira hautagaitzak.

Militantziak erabaki du, halaber, Miren Echeveste, Eneritz de Madariaga eta David Rodriguez izatea Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako foru hauteskundeetarako zerrendaburuak, hurrenez hurren.

Bizkaian, lau urte geroago, Ana Viñalsek eta Eneritz de Madariagak errepikatu egingo dute hautagaitza legegintzaldia Bilboko Udalean eta Batzar Nagusietan egin ondoren.

Araban, Podemosek Gasteizko Udalean eta Batzar Nagusietan dituen bozeramaileak izango dira lehen aldiz hautagaitzen buruak.

Gipuzkoan ere gauza bera gertatuko da, Miren Echeveste eta Victor Lasa Donostiako Alkatetzarako eta Foru Aldundirako Podemosen zerrendetan estreinatuko baitira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Gasteizko Udala Donostiako Udala Politika Bilbo Donostia Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak 2023 Bizkaiko Foru Aldundia Gipuzkoako Foru Aldundia Arabako Foru Aldundia