Politika -

2023ko foru hauteskundeak

EAJk Elixabete Etxanobe proposatuko die oinarriei Bizkaiko ahaldungai izateko

Rementeriak iragarri du ez duela bere burua berriz aurkeztuko, eta, hala, egun Bizkaiko Administrazio Publiko eta Harreman instituzionalen foru diputatua dena proposatuko dute kargurako.

Etxanobe, EAJk zabaldutako argazkian.
Etxanobe, EAJk zabaldutako argazkian.
Etxanobe, EAJk zabaldutako argazkian.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJren Bizkai Buru Batzarrak (BBB) Elixabete Etxanobe proposatuko die bere oinarriei Bizkaiko ahaldun nagusirako hautagai izateko Unai Rementeriaren ordez. Egungo ahalduna denak jakinarazi du ez duela bere burua berriro aurkeztuko

Gaur egun Bizkaiko Administrazio Publiko eta Harreman instituzionalen foru diputatua dena aukeratu dute barne prozesuan hautagai izateko. Urriaren 4tik aurrera, hauteskundeetarako hautagaiak aukeratuko dituzte EAJren militanteek. Urriaren 26an jakingo da zein izango den azkenean EAJko oinarriek hautatutako hautagaia. 

Elixabete Etxanobe Landajuela (Otxandio, 1978) Zuzenbide Ekonomikoan lizentziaduna da, eta hainbat master ditu. Durangoko Udaleko karrerako funtzionarioa da, eta udal horretan aritu izan da 10 urtez. Otxandioko Udaleko zinegotzi izan da eta Eusko Jaurlaritzan hainbat kargu izan ditu, besteak beste, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Erakunde Harremanetarako eta Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuorde. 2021az geroztik, Herri Administrazio eta Erakunde Harremanetarako foru diputatua da Etxanobe. Euskaraz, gazteleraz eta ingelesez hitz egiten du. 

Era berean, Ana Otadui Biteri (Elorrio, 1976) proposatu dute Bizkaiko Batzar Nagusietako presidente kargurako. Bi legegintzaldi eman ditu Otaduik Batzar Nagusien buru. 

Itxaso Atutxa BBBko presidenteak erabakia baieztatu du goizean Legebiltzarrera heltzean: 

Elixabete Etxanobe da EAJk alderdikideei proposatu dien Bizkaiko ahaldungaia, Atutxak baieztatu duenez
Elixabete Etxanobe da EAJk alderdikideei proposatu dien Bizkaiko ahaldungaia, Atutxak baieztatu duenez
Elixabete Etxanobe da EAJk alderdikideei proposatu dien Bizkaiko ahaldungaia, Atutxak baieztatu duenez

Atutxaren aburuz, Etxanobe "oso emakume egokia" da hautagaitzarako. "Bizkaia ezagutzen du, eskarmentu handia du, alderdikidea da eta Aldundian dago", nabarmendu du. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Bizkaia Hautagaiak gaur Unai Rementeria Eguneko albisteak Albisteak Udal eta foru hauteskundeak 2023 Bizkaiko Foru Aldundia Elixabete Etxanobe albisteak