Politika -

Ministroen Kontseilua

Espainiako Gobernuak astelehenean onartuko du Trans Legea

Honenbestez, testua Kongresuaren esku geratuko da. Espainiako Gobernuak bigarren itzulian onartuko du testua, LGTBI Harrotasun Egunaren bezperan, lehen itzulian gauza bera egin eta urtebete beranduago.

Artxiboko argazkia: EFE
Artxiboko argazkia: EFE
Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak Trans eta LGTBI pertsonen Eskubideen Legea onartuko du datorren astelehenean, Ministroen Kontseiluan, Berdintasun Ministerioko iturriek baieztatu dutenez. Honenbestez, testua Kongresuaren esku geratuko da.

Ganberara iritsi zitekeen testurik onena dela azaldu dute iturri berdinek; izan ere, hasierakoa hobetzen du, eta kolektiboari aitortutako oinarrizko eskubideak mantentzen dira.

Espainiako Gobernuak bigarren itzulian onartuko du testua, LGTBI Harrotasun Egunaren bezperan, lehen itzulian gauza bera egin eta urtebete beranduago.

Denbora guzti honetan, lege aurreproiektuak genero autodeterminazioaren inguruko eztabaidak sortu ditu, trans pertsonen kasuan batez ere, Espainiako koalizio Gobernua osatzen duten bi indar politikoen arteko desadostasunak eragin baititu. Gainera, feminismoaren sektore bat testuaren aurka agertu da, emakumeen eskubideen kontrakoa dela uste dutelako.

Konkretuki, testuak Erregistro Zibilean sexu aldaketa egiteko aukera ematen du, pertsonak txosten mediko edo psikologikoa aurkeztu beharrik gabe, orain arte bezala. Aldaketa idatziz eskatzearekin nahikoa izango da, probarik eta lekukorik gabe, eta hiru hilabeteko epearen barruan berretsi beharko da.

Carmen Calvo Espainiako Gobernuko presidenteorde ohia kritikoenetako bat izan da ekimenarekin. Oraindik karguan zegoela, neurriak "47 milioi espainiar arriskuan" jarriko dituela ohartarazi zuen.

Bestalde, Berdintasun Ministerioak Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren jarrera kritikatu du; konkretuki, dagokion txostena igortzeko epeak bete ez zituelako.

Azkenean, organo judizialak autodeterminazioa modu positiboan baloratu zuen, baina ez 16 urtetik gora, arauak proposatu bezala, 18 urtetik gora baizik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika Espainiako Gobernua Espainia Gizartea Eguneko albisteak Homofobia Albisteak LGTBI Giza eskubideak