Politika -

EITB FOCUS

Laura Garrido: "EITB Focusek ez du kontuan eduki Feijooren eragina"

PPko legebiltzarkideak onartu du EITBren hauteskunde inkestak ez diola bere alderdiari emaitza onak eman, baina gehitu du hauteskundeetan inkestetan baino datu hobeak lortzen dituztela.

Laura Garrido. EITB Mediaren bideo bateko irudia
Laura Garrido.
Laura Garrido. EITB Mediaren bideo bateko irudia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laura Garrido Alderdi Popularreko legebiltzarkideak uste du EITB Focus inkestak ez duela kontuan izan "Feijooren eragina", beste hainbatek izan duten bezala, "Andaluzian edo Estatu Mailan". Bere ustez, horietan nabaritu egiten da PPko presidentearen "eragin positiboa".

Legebiltzarkidearen arabera, "Alderdi Popularrari ez dizkio emaitza onak ematen" EITB Focus, baina "benetako inkestak hauteskundeak direnean ezagutuko ditugu", eta oraindik urtebete falta da.

Inflazioaren "datu txarra" aipatu du Garridok, eta gehitu du PP dela alternatiba bakarra "Pedro Sanchezen eta Podemosen Gobernuaren aurrean". Gobernu hori "EAJren laguntza" duela nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Alderdi politikoak Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak EiTB Focus Hauteskunde inkestak Alberto Núñez Feijóoren adierazpenak