Politika -

EITB FOCUS

EAJk irabaziko luke Gasteizen, EH Bilduren zinegotzi kopuruarekin parekatuta

Bi taldeek babes handiagoa lortuko lukete, aurreko hauteskundeekin alderatuta. Bai PSE-EEk, baita PPk ere, gaur gaurkoz daukaten ordezkari kopuruari eutsiko liekete, baina bi kasuetan babes gutxiago jasota.

EITB FOCUSen 27. inkesta argitaratu du gaur EITBk
EITB FOCUS
EITB FOCUSen 27. inkesta argitaratu du gaur EITBk

1:09

Iker Gonzalez | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Alderdi Jeltzaleak hauteskundeak irabaziko lituzke Gasteizen, 2019an lortutako babesa handituta, botoen % 24,5 jasoko lituzkete eta (% 23,8 2019an), baina zinegotzi kopuru bera -7- izango luke, alegia, EH Bilduk lortuko lituzkeenak.

Hala dago jasota EITB Taldeak egindako hogeita zazpigarren makroinkestan. EITB FOCUS azken inkesta udal eta foru hauteskundeetarako urtebete falta denean egin da, 2023ko maiatzaren azken igandean egin beharko bailirateke bozketak.

Inkestaren datuen arabera, EH Bilduk aurreko bozketan baino zinegotzi bat gehiago lortuko luke eta, horrela, EAJrekin berdinduta egingo litzateke, ordezkari kopuruari dagokionez. Koalizio abertzaleak, halaber, babes handiagoa lortuko luke, botoen % 22,6 jasota, 2019an jasotako % 20,7ren aurrean.

Boto asmoa

PSE-EEk zein PPk Udalean gaur gaurkoz daukaten ordezkari kopuru bera mantentzea lortuko lukete, baina bi kasuetan babes gutxiagorekin, % 21 eta % 17,7 jasota, hurrenez hurren.

Vox izango litzateke igoera handiena izango lukeen alderdia, boto ehunekoei erreparatuta, 2019an % 1,4 jaso baitzuen eta, oraingoan, EITB FOCUSek % 3,9 jasoko dutela baitiote.  Halere, ez Voxek ezta C'S-ek ere ez lukete ordezkaririk lortuko udalbatzan.

Zinegotziak alderdika

Balorazioa

Gorka Urtaranek 10etik 5,2ko nota jaso du parte hartzaileen erantzunetan, eta horietatik % 96,8k ezagutzen du.

Gainera, % 69k begi onez ikusten du Gasteizko Udalaren kudeaketa, eta 5,3ko batez besteko nota eman dio.

Alkateen balorazioa

Kontsulta itzazu hemen Bilboko emaitzak, eta Donostiakoak hemen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Donostia Eneko Goia EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi EiTB Focus Vox Hauteskunde inkestak