06:59

Politika

EITB FOCUS

EAJk Donostiako lehen indarra izatea lortuko luke, 2019an baino ordezkari bat gehiago eskuratuta

Iker Gonzalez | eitb media

EH Bilduk bigarren postuan izaten jarraitzea lortuko luke, eta jasotako babesa gehien handituko lukeen indarra litzateke, zinegotzi bat gehiago lortuta. PP eta Elkarrekin Podemos izango lirateke gehien galduko luketen taldeak.

1:08
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EAJ izango litzateke indar bozkatuena udal hauteskundeetan Donostian, eta aurreko hauteskundeetan baino zinegotzi bat gehiago lortuko luke, guztira 11ra eskuratuta. Gainera, botoen % 37,3 eskuratuko luke, 2019an baino % 1,5 gehiago.

Hala dago jasota EITB Taldeak egindako hogeita zazpigarren makroinkestan. EITB FOCUS azken inkesta udal eta foru hauteskundeetarako urtebete inguru falta denean egin da, 2023ko maiatzaren azken igandean egin beharko bailirateke bozketak.

Jeltzaleek bezalaxe, EH Bilduk ere aurreko hauteskundeetan baino ordezkari bat gehiago lortuko luke, 6tik 7ra igota. Gainera, proportzioan, jasotako babesa gehien igoko lukeen indarra litzateke, hain zuzen, 2019an baino % 3,3 gehiago. Orduan, boto-emaileen % 21,4k haren aldeko botoa eman zuen, eta oraingoan % 24,7 jasoko dutela dio inkestak.

Boto asmoa

Boto asmoa


PSE-EEk babes gutxiago izango luke, botoen % 17,7tik % 16,5era jaitsita, baina ordezkaritza hiru zinegotzirekin mantentzea lortuko luke.

Halere, bai PPk baita Elkarrekin Podemosek ere ordezkari bana galduko lukete, 3tik 2ra jaitsita, eta botoen % 2,3 eta % 2 gutxiago lortuta, hurrenez hurren, 2019ko datuekin alderatuta.

Zinegotziak alderdika

Zinegotziak alderdika

Balorazioa

Eneko Goiak 10etik 5,9ko nota jaso du, eta hiritarren % 96,4k adierazi du alkate donostiarra ezagutzen duela.

Gainera, inkestan parte hartu dutenen % 77k Eneko Goiaren taldeak egindako kudeaketa begi onez ikusten du, eta 5,9ko nota eman diote batez beste.


Alkateen balorazioa

Alkateen balorazioa

Kontsulta itzazu hemen Bilboko emaitzak, eta Gasteizkoak hemen.

Metodología:

La metodología que se ha empleado para la elaboración en esta investigación es de tipo cuantitativa, mediante la técnica de entrevista telefónica. Esta técnica de investigación posibilita responder a la totalidad de los objetivos propuestos obteniendo unos resultados de máxima validez y fiabilidad con los que, consecuentemente, poder actuar con eficacia.

La población que integra el universo de estudio es la compuesta por el conjunto de personas mayores o igual a18 años, residentes en la CAV, realizándose el trabajo de campo durante los días del 5 al 12 de M. Se ha realizado un muestreo estratificado, con fijación proporcional a las cuotas, utilizando igualmente metodología cuantitativa.

Ficha técnica:

1750 personas residentes en la CAV (400 en Vitoria-Gasteiz y 150 en el resto de Araba; 400 en Bilbao y 200 en el resto de Bizkaia; 400 en Donostia-San Sebastián y 200 en el resto de Gipuzkoa). Em= ±2,34 %, nivel de confianza del 95 %, p=q=0´5, para datos de CAV, ±4,18 % para datos de Araba, ±4,0 0% para datos de Bizkaia, ±4,00 % para datos de Gipuzkoa, ±4,90 % para datos de Vitoria-Gasteiz, ±4,90 % para datos de Bilbao y ±4,90 % para datos de Donostia-San Sebastián.

Muestra aleatoria estratificada por Territorio Histórico, municipio, sexo y edad. El 26,9% de las encuestas han sido realizadas en euskera y el 73,1 % restantes en castellano. Resultados totales ponderados por tamaño poblacional de los municipios encuestados. El trabajo de campo se realizó durante los días del 5 al 12 de mayo de 2022, mediante entrevista telefónica. La duración media de la encuesta ha sido de 5,31´, siendo la encuesta más corta de 4´ y la más larga de 18´.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena