Politika -

Eztabaida Radio Euskadin

Erronka demografikoari eusteko beharra azpimarratu dute alderdi guztiek

EAJk eta PSEk adierazi dute dute ezezko joerari buelta emateko neurriak hartzen ari direla, baina oposizioak laguntza gehiago eskatu ditu gazteen emantzipaziorako eta enplegurako.

play icon 52:07

A. G. | T. S. J. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erronka demografikoari heltzeko garrantzia azpimarratu dute EAJk eta PSEk Radio Euskadiko "Parlamento en las Ondas" irratsaioko eztabaida politikoan. Izan ere, Euskadiko jaiotze-tasa Europako batez bestekoaren azpitik dago.

Jose Antonio Suso jeltzaleak adierazi duenez, neurriak hartu dituzte dagoeneko, eta gehiago hartuko dituzte, baina "arazo honetarako irtenbide errazarik ez dago". Abiatuko dituzten neurrien emaitzak, gainera, "ez dira epe laburrera ikusiko". Asteazken honetan Eusko Legebiltzarrean izandako saio monografikoan neurri horietako batzuk iragarri zituen lehendakariak, besteak beste, hiru urte bete arte seme-alaba bakoitzeko hilean 200 euroko laguntza zuzena.

Bestalde, alderdi guztien arteko batasunetik eta "ikuspuntu desberdinetatik" erronkari eustea proposatu du Ekain Rico sozialistak, Jaurlaritzako bazkideak.

Oposizioko alderdiek ere uste dute Euskadik dituen erronkarik garrantzitsunetarikoa dela auzi demografikoa. Nerea Kortajarenak (EH Bildu) esan du datozen urteetako politikak "egungo estrategiak baldintzatuko" dituela, eta "epe luzerako" planteamendua defendatu du.

Isa Gonzalezek (Elkarrekin Podemos-IU), berriz, deitoratu du egungo baldintza ekonomikoek eta sozialek ez diotela seme-alabak izateari mesderik egiten, eta herritarrei "ziurtasunak" eskaintzeko politikak exijitu dizkio Jaurlaritzari.

Amaitzeko, Carmelo Barriok (PP-CS) aldarrikatu du jaiotze-tasaren "azken bagoitik" ater behar dugula Euskadi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak