Politika -

Washington

AEBk erakunde terroristen zerrendatik kendu du ETA, jadanik "gaitasunik eta asmorik" ez duelako

Erakunde armatua desegin zenetik lau urte bete dira, eta hamaika urte, indarkeria behin-betiko uzten zutela iragarri zuenetik.

ETAko bozeramaileak, indarkeria utzi zuteneko agiria irakurri ondoren. Irudia: EiTB Media
ETAko bozeramaileak, indarkeria utzi zuteneko agiria irakurri ondoren. Irudia: EiTB Media
ETAko bozeramaileak, indarkeria utzi zuteneko agiria irakurri ondoren. Irudia: EiTB Media

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ameriketako Estatu Batuek erakunde terroristen zerrendatik kendu dute ETA.

"Dagoeneko ez dago jarduera terroristan tematuta, eta ez du horretarako gaitasunik, ezta asmorik ere", adierazi du AEBko Estatu Departamentuak, erabakia justifikatzeko.

Erakunde armatua desegin zenetik lau urte bete dira, eta hamaika urte, indarkeria behin-betiko uzten zuela iragarri zuenetik.

Estatu Departamentuaren hitzetan, pausoarekin Espainiaren "arrakasta" aitortu nahi dute, ETAren mehatxuarekin amaitzeko orduan.

ETA Atzerriko Erakunde Terroristatzat (FTO, ingelesezko siglak) jo zuten 1997ko abuztuan, zerrenda sortu zenean, Immigrazio eta Naziotasun Legearen (INA, ingelesezko siglak) arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nazioarteko azken orduko berriak Ameriketako Estatu Batuak ETA Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Joe Biden