Politika -

Enpresak

"Adeitsua, emankorra eta erabat positiboa" izan da lehendakariarentzat Zedarriakeko kideekin egindako bilera

Ordubeteko bilkura egin du Iñigo Urkulluk Ignacio Martin Repsoleko kontseilariarekin, Anton Pradera Cie Automotiveko presidentearekin eta Iñaki Lopez Aernovakoarekin. Euskadiren lehiakortasuna zalantzan jartzen duen enpresari-foroaren lehen txostenaren gainean hitz egin dute.

Lehendakaria, Zedarriak foroko kideekin, gaur, Lehendakaritzan. EITB.
Lehendakaria, Zedarriak foroko kideekin, gaur, Lehendakaritzan. EITB.
Lehendakaria, Zedarriak foroko kideekin, gaur, Lehendakaritzan. EITB.

0:44

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Goizean Lehendakaritzan hartu ditu Iñigo Urkullu lehendakariak enpresari eta adituz osatutako Zedarriak foroko kideak. Ordubetez egon dira bilduta eta, lehendakaraitzako iturriek jakinarazi dutenez, Urkulluren iritziz "adeitsua, emankorra eta erabat positiboa" izan da bilera hori. 

Ignacio Martin Repsoleko kontseilaria, Anton Pradera Cie Automotiveko presidentea eta Iñaki Lopez Aernovakoa izan dira Urkullurekin bildu diren enpresariak. 

Euskadiren lehiakortasuna zalantzan jartzen duen enpresari-foroaren txostenaren gainean hitz egin dute.

(informazioa osatzeko lanean ari gara) 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Albisteak Urkullu Eusko Jaurlaritza albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Enpresen albisteak