Politika -

Amatasuna

Gipuzkoako espetxeko amatasun unitatea ekaineko bigarren hamabostaldian egongo da prest

406 metro karratu izango ditu, bi altueratan banatuta. Gainera, erabilera balioanitza izango du.

Gipuzkoako espetxeko amatasun-unitateari bisita. EITB Mediaren bideo bateko irudia
Gipuzkoako espetxeko amatasun-unitateari bisita.
Gipuzkoako espetxeko amatasun-unitateari bisita. EITB Mediaren bideo bateko irudia

0:39

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako espetxeko amatasun unitatea ekaineko bigarren hamabostaldian egongo da prest, eta 80.000 euro inguruko inbertsioa izango du. Hiru urtetik beherako haurrak dituzten amak hartuko ditu gune berriak, "adin horretatik aurrera espetxea ez baita adingabeen garapenerako ingurunerik atseginena", Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak azaldu duenez.

Amatasun unitateak erabilera balioanitza izango duela esan du Artolazabalek. "Gure epe laburreko kalkuluen arabera, espazio hori ama batek edo bik erabil lezakete beren haurrekin. Horregatik, bisita hori jasotzen duten beste emakume batzuen hamar urtetik beherako seme-alabak ere har ditzakeela pentsatu dugu: hau da, beheko solairuko haurren gunea familiako bisita horietan elkarbizitzarako erabiltzea", esan du.

406 metro karratu izango ditu amatasun unitateak, bi altueratan banatuta. Lehen solairuan, 246 metro karratukoa, zazpi gela (horietako bi, handiagoak) eta dutxa jarriko dira. Beheko solairuan, 160 metro karratukoa, hiru gela txiki eta haurrentzako jolastoki bat eta kautxuzko zorua izango duen egongela bat izango dira.

"Aldi baterako" izaera izango du, Zubietan eraikitzen ari diren espetxe berriak hasieratik izango baitu unitate hori.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Espetxeak