Politika -

Hauteskundeak Ipar Irlandan

Sinn Feinen garaipena ospatu du Otegik, "Irlanda batu eta justuari bidea irekitzen diolako"

Twitterreko mezu batean, EH Bilduko koordinatzaile nagusiak esan du: “Denak dirudi ezinezkoa egiten den arte”.

Arnaldo Otegi, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.
Arnaldo Otegi, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.
Arnaldo Otegi, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak txalotu egin du Sinn Feinek Ipar Irlandan lortutako garaipena, "Irlanda batu eta justu bati bidea irekitzen diolako". Ildo horretan, nabarmendu du denak dirudiela ezinezkoa, "egiten den arte".

Twitterren duen kontuaren bidez, Ipar Irlandako hauteskundeen emaitzak txalotu ditu koalizio abertzaleko buruzagiak, Sinn Feinek horiek irabazi baititu, historian lehen aldiz.

Igande honetan zabaldutako txio batean, Martin McGuinness Ipar Irlandako lehen ministrorde ohi eta IRA Irlandako Armada Errepublikanoko komandante ohiarekin batera agertzen den argazkia partekatu du. Horrekin batera, Otegik hurrengoa adierazi du: "Denak dirudi ezinezkoa egiten den arte. Beste batzuekin batera gaurkoa posible egin zuen buruzagia gogoan".

Ordu batzuk lehenago, EH Bilduko koordinatzaile nagusiak Irlandako alderdi nazionalistaren emaitzak ospatu zituen, "Irlanda batu eta justu baten" aldeko bidea irekitzen ari delako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi Politika Twitterreko azken albisteak EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Irlanda Hauteskundeak Alderdi politikoak bideoak Erresuma Batua