Politika -

EA-ko barne gatazka

'Eba Blancok tranpa egitea erabaki du', Maiorga Ramirezen arabera

EAko hautagaitza baliogabetu ostean, Ramirezek salatu du "afiliazioa, oinarria, isilarazi" nahi duela Eba Blancoren sektoreak.

Maiorga Ramirez. Argazkia: EiTB
Maiorga Ramirez. Argazkia: EiTB
Maiorga Ramirez. Argazkia: EiTB

1:12

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maiorga Ramirez EAko buru nafarrak salatu du "Eba Blancok tranpa egitea erabaki" duela alderdiko idazkari nagusi berria aukeratzeko hauteskunde prozesuan.

Ramirezek uste du, bere hautagaitza atzera botata, "afiliazioa, oinarria, isilarazi" nahi duela Blancoren sektoreak, baita "Garaikoetxea lehendakaria, Euskal Herrian erreferente dena ere".

Ramirezen ustez "oso larria" da egoera, baina "zurrunbilo honetatik ateratzeko, eta afiliatuei zor zaien hitza emateko" denbora badagoela iritzi dio.

Bestalde, Ramirezek atzo helegitea aurkeztu zuen alderdiko hauteskunde batzordean bere hautagaitza baliogabetu izanaren aurka. Batzordeak Ramirezen hautagaitza atzera botatzeko argudiatu zuen Ipar Euskal Herritik aurkeztutako 7 abaletatik bost ez zirela baliozkoak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EA Iparralde Eguneko albisteak Albisteak