Politika -

Pamplona/iruña

Mayak hartu du Iruñeko Alkatetza, gehiengo sinplez

Joseba Asironek, bestalde, ez du karguaz jabetzeko aukerarik izan, EH Bilduren (7) eta Geroa Bairen (2) babesa soilik jaso baitu. Iruñean, baina, 14 zinegotzi behar dituzte gehiengo osoa eskuratzeko.

Mayak hartu du Iruñeko Alkatetza. ETBren bideo batetik hartutako irudia
Mayak hartu du Iruñeko Alkatetza
Mayak hartu du Iruñeko Alkatetza. ETBren bideo batetik hartutako irudia

1:46

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Navarra Suma koalizioko Enrique Maya izendatu dute Iruñeko alkate larunbat honetan, gehiengo sinplez. Izan ere, UPN, Ciudadanos eta PP alderdiek osatutako koalizioak lortu zituen boto gehien maiatzaren 26ko hauteskundeetan. Hori horrela, Mayak alkate kargua hartu du berriro (2011-2015 legealdian ere Nafarroako hiriburuko alkate izan zen).

Joseba Asironek, bestalde, ez du karguaz jabetzeko aukerarik izan, EH Bilduren (7) eta Geroa Bairen (2) babesa soilik jaso baitu. Iruñean, baina, 14 zinegotzi behar dituzte gehiengo osoa eskuratzeko.

Ezustekorik gabe, beraz, PSNko bost zinegotziek Maite Esporrinen hautagaitzaren alde egin dute.

Esan bezala, Asiron babes bila ibili da asteotan, "udal aurrerakoi" bat eratzeko asmoz. Ostiralean bertan esan zuen azken unera arte saiatuko zela akordioa lortzen.

Hori dela eta, Geroa Bairi eta PSNri biltzeko deia egin zien, baina sozialistak ez ziren hitzordura azaldu, eta hasiera batetik uko egin zioten EH Bildurekin negoziatzeari.

Euskal hiriburuetatik Iruñea izan da Udala osatzen azkena. 18:00etan hasi dute inbestidura saioa, zinegotzien aurkezpenarekin.

Mahaia osatu ostean, 27 zinegotziek kargua hartu dute, eta une horretan osatu dute Iruñeko Udala. Ondoren, Alkatetzarako hautagaiak bozkatu dituzte: Enrique Maya (Navarra Suma), Joseba Asiron (EH Bildu), Maite Esporrin (PSN) eta Itziar Gomez (Geroa Bai).

Mayak "bizikidetza toki batean" bihurtu nahi du Iruñea

Behin kargua hartuta, alkate berriak esan du "bizikidetza toki batean" bihurtu nahi duela Iruñea, "horretarako batzen gaituen horretan oinarrituko gara, banatzen gaituena alde batera utzita".

Milaka iruindarrek eman dioten babesa goratu ostean, Iruñea "irekiago, askeago eta dinamikoago" baten aldeko apustua egingo duela ziurtatu du. "Nire Alkatetza guztiz demokratikoa da", nabarmendu du.

Halaber, iraganean ETAko biktimek erakutsitako jarrera ekarri du gogora, bereziki, duela bi hamarkada "UPNren izenean askatasuna defendatzeagatik", hil zuten Tomas Caballero zinegotziarena.

"Une honetatik aurrera, biktima guztien memoriaren aldarrikapenaren, duintasunaren eta justiziaren zerbitzura jarriko naiz", adierazi du, "ezin delako memoriarik gabeko bizikidetzarik egon".

Ildo horretan, herriaren alde lanean jarduteko deia egin die Navarra Sumako zinegotzi guztiei. "Iruñera enplegu hobea ekarriko duten eta guztion lan aukerak erraztuko dituzten akordioak lortu behar ditugu, batez ere, egoera kaskarragoan bizi diren horien mesederako", azpimarratu du.

Dena dela, udaletxe atarian dozenaka lagun elkartu dira izendapenaren aurka protesta egiteko, 'UPN kanpora' eta 'Asiron aurrera' oihuka eginez.

Enrique Mayaren eta UPNren aurkako protestak izan dira Iruñeko Udaletxe parean
Enrique Mayaren eta UPNren aurkako protestak izan dira Iruñeko Udaletxe parean
Enrique Mayaren eta UPNren aurkako protestak izan dira Iruñeko Udaletxe parean

0:38

Asiron PSN-PSOEren aurka agertu da

Joseba Asiron, EH Bilduk Alkatetzarako aurkeztutako hautagaia, haserre agertu da PSN eta PSOErekin "erregimena" Iruñera itzultzearen erantzule direlako. Horren harira esan du Navarra Suma ordezkatzen duen sistema "kolapsatu" egingo dela. Asironen ustez, udala osatu aurretik hitzartu dute ituna Navarra Sumak eta PSNk.

Udala osatu eta gutxira eman duen prentsaurrekoan, Iruñean gertatukoari buruz mintzatu da Asiron. Alkate berria zoriontzeko tartea ere atera du EH Bilduko alkategai zenak, eta "zorte ona" opatu dio Mayari.

"PSNk asmo gaiztoz jokatu du berriro ere. Horrek, gainera, eragotzi egin du Iruñean eskuinari aurre egingo dion alternatiba aurrerakoi bat osatzea", adierazi du.

Hain zuzen ere, Maite Esporrin PSNren hautagaia udaletxetik atera denean, eta protestarien oihu artean, bizkartzain batek borra luzagarri batekin egin die mehatxu kazetariei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iruñea Nafarroa Enrique Maya Udal eta Foru hauteskundeak 2015 Albisteak Hauteskundeak Iruñeko Udala Udal eta foru hauteskundeak 2023 Nafarroako udal eta foru hauteskundeak Navarra Suma koalizioaren albisteak