Politika -

EiTB Focus

Eserleku bat jokoan Gipuzkoan, EH Bilduren eta Elkarrekin Podemosen artean

Gipuzkoan egongo litzateke lehia handiena hauteskunde orokorretan, EiTB Focus inkestaren arabera. Araban, Elkarrekin Podemos izango litzateke lehenengo indarra, eta Bizkaian eta Gipuzkoan, EAJ.

Eserlekuen estimazioa Gipuzkoan 2019ko hauteskunde orokorretan. Iturria: Gizaker eta EiTB
Eserlekuen estimazioa Gipuzkoan 2019ko hauteskunde orokorretan
Eserlekuen estimazioa Gipuzkoan 2019ko hauteskunde orokorretan. Iturria: Gizaker eta EiTB

2:38

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoan egongo litzateke lehia handiena apirilaren 28ko hauteskunde orokorretan, Euskal Autonomia Erkidegoan egindako hamahirugarren EiTB Focus inkestak erakusten duenez.

Oraingo honetan, arabarren, bizkaitarren eta gipuzkoarren boto-asmoa aztertu du inkestak. Atzo argitaratutakoak, berriz, EAEko herritarren boto-asmoa erakusten zuen.

Apirilaren 16tik 17ra egindako galdeketaren arabera, Elkarrekin Podemos izango litzateke indar bozkatuena Araban, eta PPk EAEn lortuko lukeen eserleku bakarra lurralde horretan eskuratuko luke.

Bizkaiko datuei dagokienez, EAJ izango litzateke alderdi bozkatuena, eta Elkarrekin Podemos bigarren indarra.

Gipuzkoan, Elkarrekin Podemosen eta EH Bilduren artean eserleku bat egongo litzateke jokoan, nahiz eta EAJk lortuko lukeen boto kopuru handiena, eta horrenbestez, lehenengo indar bozkatuena litzateke.

Eserlekuen estimazioa Araban

Elkarrekin Podemos izango litzateke Arabako alderdi bozkatuena. Guztira, eserleku bat eta botoen % 23 lortuko luke; hots, 2016ko hauteskundeetan baino 8 puntu gutxiago, baina aurreko EiTB Focus inkestan baino puntu 1 gehiago.

EAJk, PSE-EEk eta PPk ere eserleku bana lortuko lukete. Jeltzaleek, botoen % 20,9 lortuta, ia 5 puntu egingo lukete gora duela hiru urteko hauteskundeekin alderatuta, eta 0,6 puntu gehiago lortuko lituzkete EiTB Focusen martxoko inkestan baino. Sozialistek, aitzitik, botoen % 19,3 jasoko lukete: aurreko inkestan baino 0,8 puntu gutxiago, baina 2016ko hauteskundeetan baino 3,5 puntu gehiago. Azkenik, botoen % 16,7 lortuta, PPk gaur egun daukan eserleku bakarrari eutsiko lioke, aurreko hauteskundeetan baino ia 4 puntu gutxiago eta martxoko EiTB Focus inkestan baino 1,3 puntu gutxiagorekin.

EH Bilduk ez luke ordezkaritzarik lortuko.

Boto-asmoa Araban 2019ko hauteskunde orokorretrako (konparazioa martxoa eta apirila). Iturria: Gizaker eta EiTB

Boto-asmoa Araban 2019ko hauteskunde orokorretarako (konparazioa martxoa eta apirila). Iturria: Gizaker eta EiTB

ESERLEKUEN ESTIMAZIOA ARABAN 2019 HAUTESKUNDE OROKORRAK EITB FOCUS ITURRIA: GIZAKER ETA EITB

Eserlekuen estimazioa Araban 2019ko hauteskunde orokorretarako. Iturria: Gizaker eta EiTB

Eserlekuen estimazioa Bizkaian

EAJ izango litzateke indar bozkatuena Bizkaian, botoen % 32,3 eta 3 eserleku lortuta. Hortaz, ia lau puntuko igoera izango luke azken hauteskundeetatik eta 0,1 puntukoa EiTB Focusen aurreko inkestatik.

Elkarrekin Podemos bigarren indarra izatera pasatuko litzateke, botoen % 21,8 eta 2 eserleku lortuta. Hau da, 2016ko hauteskundeetan baino 7,3 puntu gutxiago izango lituzke, baina martxoko inkestan baino 1,5 puntu gehiago.

PSE-EEk ere bi eserleku lortuko lituzke, eta botoen % 18,1, alegia, orain dela hiru urteko hauteskundeetan baino 4,1 puntu gehiago. Aurreko inkestak, baina, botoen % 20,5 lortuko lukeela aurreikusi zuen.

Azkenik, EH Bilduk eserleku 1 eta botoen % 14,2 lortuko luke: EiTB Focusen azken inkestak aurreikusitakoa baino 1,1 puntu gehiago, eta 2016ko hauteskundeetan baino 3,2 puntu gehiago.

BOTO ASMOA BIZKAIAN MARTXOA APIRILA 2019 HAUTESKUNDE OROKORRAK EITB FOCUS ITURRIA: GIZAKER ETA EITB

Boto-asmoa Bizkaian 2019ko hauteskunde orokorretarako (konparazioa martxoa eta apirila). Iturria: Gizaker eta EiTB

ESERLEKUEN ESTIMAZIOA BIZKAIAN 2019 HAUTESKUNDE OROKORRAK EITB FOCUS ITURRIA: GIZAKER ETA EITB

Eserlekuen estimazioa Bizkaian 2019ko hauteskunde orokorretarako. Iturria: Gizaker eta EiTB

Eserlekuen estimazioa Gipuzkoan

EAJ izango litzateke lehenengo indarra Gipuzkoan, 2 eserleku eta botoen % 26,7 lortuta. Horrenbestez, 3,3 puntuko igoera izango luke aurreko hauteskundeekin alderatuta, eta 0,9 puntu gehiago EiTB Focus inkestaren azken emaitzetan baino.

Elkarrekin Podemosen eta EH Bilduren artean, eserleku bat egongo litzateke jokoan. Horrek esan nahi du lehia dagoela Gipuzkoako bigarren eta hirugarren indar bozkatuenen artean. Portzentajeak aurreko EiTB Focusek emandakoen oso antzekoak badira ere, eta martxoko datuekin alderatuta bi koalizioek boto kopurua gehitzea lortuko luketen arren (0,3 puntu EH Bilduk eta 1,1 puntu Elkarrekin Podemosek), apirileko inkestaren arabera EH Bilduk eserleku bat galduko luke eta Elkarrekin Podemosen esku geratuko litzateke. 2016ko hauteskundeekin alderatuta, koalizio abertzaleak 2,9 puntu gehiago lortuko lituzke, eta Elkarrekin Podemosek 6,9 puntu gutxiago.

Laugarren indarra PSE-EE izango litzateke Gipuzkoan, eserleku 1 eta botoen % 16,7 lortuta: martxoko EiTB Focus inkestan baino 2,6 puntu gutxiago eta 2016ko hauteskundeetan baino 2,5 puntu gutxiago.

BOTO ASMOA GIPUZKOAN MARTXOA APIRILA 2019 HAUTESKUNDE OROKORRAK EITB FOCUS ITURRIA: GIZAKER ETA EITB

Boto-asmoa Gipuzkoan 2019ko hauteskunde orokorretarako (konparazioa martxoa eta apirila). Iturria: Gizaker eta EiTB

ESERLEKUEN ESTIMAZIOA GIPUZKOAN 2019 HAUTESKUNDE OROKORRAK EITB FOCUS ITURRIA: GIZAKER ETA EITB

Eserlekuen estimazioa Gipuzkoan 2019ko hauteskunde orokorretarako. Iturria: Gizaker eta EiTB

Fitxa teknikoa

EAEn bizi diren 1.200 pertsonak (Arabako 400, Bizkaiko 400 eta Gipuzkoako 400) parte hartu dute Gizakerrek EiTBrentzan egindako inkestan.

La= ±% 2,83, konfiantza-maila % 95, p=q=0'5, EAEko datuetarako.

Inkesten % 27,4 euskaraz egin dira, eta gainerako % 72,6, gaztelaniaz. Inkesta egiteko hautatutako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak dira.

Landa-lana 2019ko apirilaren 16tik 17ra bitartean egin zuten, elkarrizketak telefonoz eginez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Euskal Autonomia Erkidegoa Hauteskunde orokorrak EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Euskadiko Ciudadanos Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi EiTB Focus Hauteskundeak Vox Zeintzuk dira azken hauteskunde galdeketak?