18:51

albisteak

Iruzkina

Elkarrizketak Errusia eta AEBen artean

Felipe Etxebarria

Felipe Etxebarria

Gaur, otsailean Ukrainako erasoa hasi zenetik lehen aldiz gertatu da bi herrialdeen arteko elkarrizketa.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Willian Burns CIAko zuzendaria eta SFB Errusiako Atzerrirako Inteligentzia zuzendaria Ankaran, Turkiako hiriburuan, elkartu dira. Hasieran sekretupean izan den bilera horretan, Estatu Batuek arma nuklearrak erabiltzearen ondorioez ohartu diete errusiarrei.

The New York Times-i egindako adierazpenetan, CIAko buruzagiak esan duenez, ez da Ukrainako gerraren amaierari buruz hitz egin, horretaz Ukrainako agintariek erabaki behar baitute. Biden presidenteak ere esan berri duenez, Ukrainako agintariei dagokie erabakitzea Errusiarekin noiz eta nola negoziatu. Bi ordezkariek Errusian atxilotuta dauden herritar amerikarren askapenari buruz ere hitz egin dute.

Elkarrizketa hauek berretsi baino lehen, Kommersart egunkari errusiarrak iragarri zuen Errusia eta Estatu Batuetako ordezkariak Ankaran elkarrizketetan ari zirela. Duela gutxi Adrienne Watson AEBko Segurtasun Nazionalerako Kontseiluko bozeramaileak zioenez, bi herrialdeetako ordezkarien arteko kontaktuak Estatu Batuen eta Errusiaren arteko harremanak aztertzeko izango ziren.

Aste batzuk lehenago, Kommersant egunkari errusiarrak iragarri zuen bi herrialdeen artean kontaktuak izango zirela STAR Arma Estrategikoak Mugatu eta Murrizteko Itun berri bati buruz hitz egiteko. Orain indarrean dagoen STAR ituna 2026an agortuko da. Gainera, iragarri zuen bi ordezkaritzak azaroaren amaieran edo abenduaren hasieran bilduko zirela.

Gaur, bilera hori berretsi ondoren, otsailean Ukrainako erasoa hasi zenetik lehen aldiz gertatu da bi herrialdeen arteko elkarrizketa. Egunkari errusiarrak orduan azaltzen zuenez, elkarrizketen tokia Ekialde Urbileko hiriburu bat izango zen. Izan ere, Moskuk Geneva, aurreko itunaren negoziazio tokia, baztertu egin du, Suitzak Errusiaren aurka zigorrak ezarri, eta, beraz, bere neutraltasuna galdu duelako baitzuen.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena