07:28

albisteak

ANALISIA

Ezinbesteko gizonak

Juanjo San Miguel

Juanjo San Miguel

Nazioartean gero eta gehiago dira zuzendaritza indartsua eta mugagabea aldarrikatzen duten buruzagiak, eta agintean denbora bat egin ondoren, ordezkari hoberik ez dagoela erabaki dute askok.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Evo Morales llamazain izatetik koka ekoizle izatera pasa zen urte gutxitan,handik alorreko sindikatu nagusiko zuzendaritzara,gero parlamentari izatera eta azkenik Boliviako presidente izendatu zuten. Pauso bakoitza ematerakoan, sindikatuaren edo alderdiaren egitazmoak aurkezterakoan, Moralesek behin eta berriz azpimarratzen zuen garrantzitsuena projektua zela, taldea, herritarren beharrei erantzutea,pertsonak beharrezkoak zirela, baina ez ezinbestekoak.

Rafael Correak haurtzaro gogorra izan zuen, bere aita Estatu Batuetan atxilotu zuten kokaina harrapatu ziotelako, amak aurrera atera behar izan zuen familia eta Correa umetatik lan egitera eta zailtasunetara ohitu zen. Ikasle saiatua eta ona izan zen, ekonomia ikasketak egin zituen eta Ecuadorko finantza ministro izatera iritsi. Presidentetarako hauteskunde kanpainan eta aukeratu ostean, Rafael Correak aro berria aldarrikatzen zuen behin eta berriz, herria protagonista nagusi eta bakarra izango zen garai berriak.

Hugo Chavez familia pobreko semea izan zen, armadan sartzea izan zuen mutikotan bizi izandako egoera gainditzeko bidea. Chavezek Venezuelan beti agindu zuten eliteak zorrotz krtikatu zituen eta herriaren, gizatalde ahulenen lehentasuna aldarrikatu. Bere hitzaldi, mezu eta plangintza guztietan “jendea” zeukan aitzinean…

Politiko hauek egindako lanari buruzko iritziak ugari eta kontrajarriak dira, alde eta aurkako sutsuak dituzte hirurek ere. Ukaezina da herrialde hauetan oligarkia zuriak agindu duela ia beti. Buruzagi hauek aberastasuna banatu eta mendetako okerra zuzentzen ahalegindu dira, baina agintean urte batzuk egin ondoren, hirurek erabaki zuten beraien zuzendaritza ezinbestekoa zela, derrigorrezkoa helburu politikoak lortzeko. Hirurak saiatu ziren legea aldatzen mugarik gabe hauteskundeetan euren burua aurkeztu ahal izateko.

Ez dira hortan ahalegindu diren bakarrak, gaur egun, munduan gero eta gehiago dira zuzendaritza indartsua eta mugagabea aldarrikatzen duten buruzagiak, asko eta asko botoen bidez iritsi dira agintera, eta han denbora bat egin ondoren erabaki dute ez dagoela agintari hoberik herria zuzendu eta lurrean sortutako paradisura gidatzeko. Demokrazian botoak derrigorrezkoak dira, baina botere oreka, agintzen dutenen kontrola eta batik bat gidarien txandakatzea oinarrizko baldintzak dira askatasuna eta aukera berdintasuna ziurtatzeko. Giza harremanetan eta antolaketa politikoan, gehienetan hoberena onaren etsai amorratua baita. 

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena