Mundua -

bruselako atentatua

Bruselako 2016ko atentatuen epaiketa hasi da

2016ko martxoan, Bruselako aireportuaren eta metro geltokiaren aurkako atentatua egon zen; guztira, 32 pertsona hil, eta ehunka zauritu ziren.

2016an Bruselan izandako atentatuen epaiketa hasi da gaur. Argazkia: EFE
2016an Bruselan izandako atentatuen epaiketa hasi da gaur. Argazkia: EFE
2016an Bruselan izandako atentatuen epaiketa hasi da gaur. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2016ko martxoaren 22an Bruselako aireportuaren eta metroaren aurka izandako atentatu terroristen epaiketari ekin diote gaur, asteazkena. Atentatu horiek 32 hildako eta 300 zauritu baino gehiago eragin zituzten. Lehen jardunaldi honetan, Belgikako hiriburuko lehen auzialdiko epaimahaiak zozketa bidez izendatu ditu 36 epaimahaikideak.

Datorren astelehenean, abenduaren 5ean, hasiko dira deklaratzen atentatu horiengatik epaituko dituzten hamar akusatuak. Horien artean, Salah Abdeslam dago, 2015eko azaroaren 13ko Parisko atentatuetatik bizirik atera zen bakarra. Halaber, akusatuetako sei (Salah Abdeslam, Mohamed Abrini, Sofien Ayari, Osama Krayem, Ali El Haddad Asufi eta Osama Atar) dagoeneko zigortuak izan dira Frantziako hiriburuan izandako erasoengatik.

2016ko martxoaren 22an, bi leherketa izan ziren Zaventemgo aireportuan, Bruselatik gertu: bertan, 16 pertsona hil, eta 100 bat lagun zauritu ziren. Hirugarren leherketa batek, beste 16 pertsona hil, eta ehunka zauritu utzi zituen Maalbeek metro geltokian, zeina Europako Batzordearen egoitzatik 200 metro eskasera dagoen.

Belgikan inoiz egin den epaiketarik handiena, 2018ra arte NATOren egoitza izan zen eraikinetan egingo da, eta sei eta bederatzi hilabete artean iraungo ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Mundua berriak Brusela bideoak Paris azken albisteak Belgika bideoak Frantzia berriak Atentatuak albisteak Epaiketak albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea