Mundua -

Europar Batasuna

Roberta Metsola (PPE) izendatu dute Europako Parlamentuko presidente, hiru talde handien babesarekin

Maltarra David Sassoli zenaren oinordekoa izango da, aldeko 458 boto jasota gehiengo absolutua eskuratu ondoren.

Metsola (PPE), atzo Sassoliren omenaldian. Argazkia: EFE
Metsola (PPE), atzo Sassoliren omenaldian.
Metsola (PPE), atzo Sassoliren omenaldian. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Parlamentuak Roberta Metsola (Europako Alderdi Popularra) hautatu du, 2019-2024 legegintzalditik geratzen diren bi urte eta erdiak burutzeko. Popularrek, sozialistek eta liberalek akordioa itxi zuten atzo David Sassoli zenaren ondorengoa aukeratzeko (bozketa bat-bateko heriotzaren aurretik aurreikusita zegoen).

Metsolak 43 urte beteko ditu astearte honetan, eta 2019an Sassoli eta Ursula von der Leyen alemaniarra presidentetzara goratu zituztenen babesa jaso du. Tradizionalki, talde nagusiek euren hautagaiak txandakatu egiten dituzte Euroganberako presidentetzan.

Aldeko 485 boto jaso du popularren hautagaiak, lehen bozketan. Berdeek proposatutako Alice Bah Kuhnkek 101 boto jaso ditu, eta Sira Rego valentziarrak, 57.

Hiru taldeen arteko negoziazioen ondoren, sozialdemokratek eta liberalek euren babesa iragarri zuten; sozialisten kasuan, erakundearen 14 presidenteordetzen eta Euroganberako beste buruzagitza-kargu batzuen arteko pisu handiagoaren truke, baina erakundeko idazkari nagusi Klaus Welle popularraren ordezkorik gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Europa Eguneko albisteak Albisteak Euroganbera