Mundua -

AMERIKETAKO ESTATU BATUAK

2024ko hauteskundeetara aurkeztuko dela iradoki du Donald Trumpek

Hala ere, ez du oraingoz bere hautagaitza baieztatu. Gainera, alderdi politiko berri bat sortzea baztertu du.

Donald Trump. Argazkia: EFE
Donald Trump
Donald Trump. Argazkia: EFE

2:00

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ameriketako Estatu Batuetan, Donald Trump presidente ohiak 2024ko hauteskundeetara aurkeztu daitekeela iradoki du. "Nork daki? Baliteke hirugarren aldiz garaitzeko erabakia hartzea", adierazi du Etxe Zuritik irten ondoren jendaurrean egin duen lehendabiziko ekitaldi politikoan. Gainera, alderdi politiko berri bat sortzea baztertu du.

Ikusmina zegoen bere hautagaitza aurkeztuko zuen ikusteko, baina azkenean ez da horrelakorik gertatu.

Halaber, Trumpek baztertu egin du alderdi berri bat sortzeko aukera, hautesleak zatitzea ekarriko lukeelako. "Egin dezagun alderdi berri bat eta zatitu dezagun botoa, inoiz irabazterik izan ez dezagun. Ez. Ez zaigu interesatzen ", esan du ironiaz. "Alderdi berri bat osatuko dudala esaten jarraitzen dute. Albiste faltsuak dira. Albiste faltsuak ", gaineratu du.

Ordubete berandu iritsi da ekitaldira. Hitzaldian, Joe Biden kritikatu eta presidente batek inoiz izan duen hasierarik txarrena izan duela azpimarratu du. "Denok bagenekien Bidenen administrazioa txarra izango zela, baina gutako inork ez zuen imajinatu ere egiten zein txarra izango zen eta zein urrun joango zen", ziurtatu du Trumpek.

Bestalde, zerrenda beltzean sartu ditu bere epaiketa politikoaren alde bozkatu zuten errepublikanoak. Banan-banan irakurri ditu euren izenak, eta boteretik botatzeko eskatu die bere jarraitzaileei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albiste garrantzitsuak Ameriketako Estatu Batuak bideoak Hauteskundeak AEB argazkiak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Trump gaur Hauteskundeak