Mundua -

Estatu Islamikoa

Al Baghdadi Estatu Islamikoaren heriotzaren berri eman du Trumpek

Frantziak, Erresuma Batuak, Turkiak eta Israelek operazioa ospatu dute. Errusiak horren inguruko "egiazko informaziorik" ez duela esan du, eta Iranek ironia erabili du: "Zuen sorkaria hil duzue".

Al Baghdadiren etxebizitza, Sirian. Argazkia: EFE
Al Baghdadiren etxebizitza, Sirian.
Al Baghdadiren etxebizitza, Sirian. Argazkia: EFE

0:52

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu Batuetako presidenteak, Donald Trumpek, Estatu Islamiko erakunde jihadistaren burua, Abu Bakr al Baghdadi, Armada estatubatuarraren indar bereziek burututako operazio batean hil dela esan du, Barishako herrian, Idlibeko probintzian, Sirian, Turkiako mugatik gertu.

"Abu Bakr al Baghdadi hilda dago. Gizon gaixoa eta ustela zen, koldar bat bezala hil zena, ihesean eta negar-zotinen artean", esan du AEBko presidenteak. Trumpen arabera, Estatu Islamikoko liderrak lurrazpiko tunel batean hil zen, 2 ordu iraun zuen operazioaren azken unean bere burua immolatu ostean.

"Ez du berriz emakume bat edo ume bat zaurituko. Txakur bat bezala hil zen. Mundua orain leku seguruago bat da", esan du Trumpek.

Estatu Batuetako Armadaren 50-70 kidek burutu zuten operazioa, jihadista non zegoen zehaztu ostean, Turkiako mugatik bost kilometrora.

Operazioa zehaztu ostean, Al Baghdadirekin batera "bere gertuko beste pertsona asko" ere hil zirela baieztatu du Trumpek. Horien artean, bere emazteetako bi eta hiru ume, berak eztanda egin zuenean hil zirenak.

Residencia de Al Baghdadi en Siria. Foto: EFE

Al Baghdadiren etxebizitza, Sirian. Argazkia: EFE

Operazioa txalotu dute Estatu Batuetako aliatuek

Turkiaren "laguntzarekin" izan du operazioak, Fahrettin Altun Presidentetzarako aholkulariak esan duenez. "Turkia harro dago Estatu Batuei laguntzeagatik, gure aliatua delako, terrorista garrantzitsu bat justiziaren aurrean eramaten", esan du.

Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk Trump zoriondu du "lorpen izugarri" honengatik, "AEBekin eta beste herrialde libreekin batera partekatzen dugun terrorismoaren kontra borrokatzeko determinazioaren" isla delako. "Oraindik aurretik bidea geratzen zaigula" ohartarazi du.

Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak jihadistaren heriotza "terrorearen kontrako borrokan oso momentu garrantzitsua" izan dela esan du, eta gogorarazi du "Estatu Islamikoaren kontrako borroka ez dela bukatu".

Frantziako Defentsa ministro Florence Parlyrentzat ere ez da erakundearen amaiera. "Eskualdeko egoera berrietara egokitu beharko gara, baina gure aliatuei zorionak eman nahi dizkiot operazio honengatik", esan du Twitterren.

Siriako Indar Demokratikoek ere Al Bagdhdadiren heriotza txalotu dute. "Mendekua da Kobaneko herriarentzat, Sinjarko emakumeentzat eta Estatu Islamikoaren menpean sufritu duten mundu osoko herritarrentzat", esan dute kurdoak gehiengoa diren indarrek.

Iranek ironia erabili du Al Baghdadiren heriotza komentatzeko. "Ez da asko. Zuen sorkaria hil duzue", esan du Azari Jahromi Komunikazio ministroak, Trumpek hauteskunde kanpainan esandako hitzei erreferentzia eginez. Barack Obama "Eiren fundatzailea" zela salatu zuen kanpainan.

Errusiako Defentsa Ministerioaren bozeramaile Igor Konaxekovek, bestalde, "operazioari buruzko egiazko informaziorik" ez daukala esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Errusia Erresuma Batua Frantzia Estatu Islamikoa Eguneko albisteak Albisteak Turkia Iran Donald Trump Israel Siria albisteak gaur