Mundua -

AEB-ren erasoa

EIren Afganistango, Pakistango eta Irango ustezko burua hil dute

Hafez Sayeed eta beste 29 pertsona hil dira AEBko drone batek egindako bonbardaketa batean.

Afganistanen gertatutako eraso bateko irudia. Artxiboko irudia: EFE
Afganistanen gertatutako eraso bateko irudia. Artxiboko irudia: EFE
Afganistanen gertatutako eraso bateko irudia. Artxiboko irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu Islamikoaren Afganistango, Pakistango eta Irango ustezko burua hil dute Afganistanen, AEBko drone batek egindako bonbardaketa batean. Eraso berean beste 29 lagun hil dituzte, Afganistango zerbitzu sekretuek ohar bidez berri eman dutenez.

Bonbardaketa atzo iluntzean jazo zen Nangarhar probintziako Achin barrutian. AEBko armadak drone edo tripulaziorik gabeko hegazkin bat erabili du erasoa egiteko.

"Bonbardaketaren eraginez 30 lagun hil ziren, tartean Hafez Sayeed, Khurassan gisa izendatutako lurraldeko -Afganistan, Pakistan eta Iran hartzen dituena- ustezko burua", gaineratu du oharrak.

Afganistango inteligentzia zerbitzuek oharrean zehaztu dutenez, eurek jakinarazi zieten AEBko militarrei Estatu Islamikoko kideak non zeuden.

Aste honetan Estatu Islamikoak Afganistanen jasan duen bigarren kolpea izan da; izan ere, AEBk Achin barrutian egindako beste bonbardaketa batean Gul Zaman ustezko buruzagia hil zuten.

Bestalde, otsailean Abdul Rauf Khadim Estatu Islamikoaren Asia hegoaldeko gobernadorearen ustezko albokoa hil zuten Afganistanen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo berriak Gerra Siria Ameriketako Estatu Batuak bideoak Jihadismoa hoy Eguneko albisteak Albisteak Asia Afganistango Estatu Islamiarra Pakistango Islamiar Errepublika albisteak Zer ari da gertatzen Sirian? Atentatuak Estatu Islamikoa Iran bideoak