Mundua -

NBE-REN ARABERA

Israelek eta Palestinak gerra krimenak egin zituzten Gazan

NBEk txostena egin du Israelek 2014ko udan egin zuen 'Ertz Babeslea' operazioaren inguruan. Oldarraldian, 2.251 palestinar hil zituen; 1.462 zibil eta 551 haur, tartean.

Palestina Gaza Israel
Palestina Gaza Israel
Palestina Gaza Israel

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baliteke Israelgo Armadak eta Palestinako zenbait talde armatuk gerra krimenak egin izana 2014ko erasoaldi militarrean, iaz Israelek Gazako Zerrendaren kontra egindako oldarraldiaren inguruan NBEk egin duen txostenaren arabera.

"Batzordeak informazio esanguratsua bildu du, eta, zantzuen arabera, nazioarteko legedia eta giza eskubideen nazioarteko legea hautsi zuten, bai Israelek, bai Palestinako zenbait taldek ere", txostenak jasotzen duenez. Kasuren batean, "urraketok gerra krimentzat har litezke", gaineratzen du.

2014ko uztailaren 8tik abuztuaren 26ra bitartean Gazan egindako 'Ertz Babeslea' operazioan 2.251 palestinar hil zituen; 1.462 zibil eta 551 haur, tartean. Halaber, 67 soldadu eta sei zibil israeldar hil ziren.

Gainera, gatazkan 11.231 palestinar eta 1.600 israeldar zauritu ziren. Testuak jaso duenez, "ehunka palestinar hil zituzten etxean zeudenean, bereziki emakumezkoak eta haurrak", eta 142 familiak hiru edo kide gehiago galdu zituzten etxebizitzen kontrako erasoetan.

"Barruan zibilak zeudela jakin arren, Israelek etxebizitzak bonbardatu izanak erabakia Gobernuaren goi-mailako kargudunek ez ote zuten hartu galdetzea dakar", txostenaren arabera.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak NBE Gazako bideoak Israel Palestina Ekialde Hurbileko albisteak Benjamin Netanyahu gaur